K-Foroa, MONDRAGONeko Komunikazio foroaren edizio berria

Bihar, azaroaren 23an izango da Gandiaga Topagunean eta hiru kontzeptu jorratuko ditu: komunikazioaren balio estrategikoa, hedabideen kudeaketa eta adimen artifiziala.
Card image cap
2023/11/22

Komunikazioaren rol estrategikoa aztertzeko, K-Foroaren bosgarren edizio honetan José Manuel Velascok parte hartuko du, arlo horretan Estatuan eta Europan aditua denak. Ondoren, Esti Cosano ETBko albistegietako zuzendariordeak eta Juanma Velasco El Diario Vasco egunkariko zuzendariordeak solasaldia egingo dute, "hedabideen gestioa" eta konfiantzazko harreman bat eraikitzeko gakoei buruz.

Jardunaldia amaitzeko, Mondragon Unibertsitateko Eli Garciak adimen artifizialak komunikazioaren esparruan dituen inplikazioei buruzko azterketa interesgarria egingo du.

Egitaraua

9:30-10:00 JARDUNALDIAREN IREKIERA

Iñigo Ucín
MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakaria

Leire Mugerza
MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorreko eta Kongresuko lehendakaria

10:00-11:00 KOMUNIKAZIOAREN BALIO ESTRATEGIKOA

José Manuel Velasco
Formatzailea eta liderren coach-a. Global Alliance for Public Relations and Communication Management erakundeko Batzorde Exekutiboaren kidea

11:00-11:30 KAFEA

11:30-12:30 HEDABIDEEN GESTIOA

SOLASALDIA
Moderatzailea: Susana Azpilikueta
Mondragon Unibertsitateko Komunikazio arduraduna

Esti Cosano
ETBko albistegietako zuzendariordea
Juanma Velasco
El Diario Vasco-ko zuzendariordea

12:30-13:30 ADIMEN ARTIFIZIALA ETA KOMUNIKAZIOA

Eli García
Enpresetan talentu teknologiko estrategikoa sortzen aditua, Mondragon Unibertsitatea

13:30 JARDUNALDIAREN ITXIERA