MONDRAGON, etorkizuneko negozio iraunkor eta lehiakorren bila

Mundua aldatzen ari da, zurrunbiloan murgilduta gaude eta gizartearen premiak oso bestelakoak dira orain. Digitalizazioa, jasangarritasuna, talentua lortzeko eta erakartzeko beharrak idazten dute ibilbide orria. Juan Andrés Joaristi (MONDRAGON), Pello Rodríguez (DanobatGroup), Mariaje Zabaleta (GSR) eta Pedro Muñoz (Easo Ventures) batu ditugu 'estrategikoa' den gaiaren arloan eztabaidatzeko.
2022/11/25

Nerea Reparaz kazetari eta aurkezleak bideratutako mahai inguruan etorkizuneko negoziak izan dira hizpide. Negozioen zorroa dibertsifikatzen ari da MONDRAGON burubelarri eta etorkizuneko negozio horiek ardatz estrategiko bilakatuko dira gaur Korporazioarentzat. 

Balio erantsi handiko negozioak sortu nahi dira, iraunkorrak, talentua erakarriz, baina nola bultzatu daitezke aukera berriak?

Balio erantsi handiko negozioak sortu nahi dira, iraunkorrak, talentua erakarriz, baina nola bultzatu daitezke aukera berriak? Nola sustatu daiteke interkooperazioa erakunde ezberdinen artean negozio berriak abiarazteko? 

Juan Andrés Joaristi (MONDRAGON), Pello Rodríguez (DanobatGroup), Mariaje Zabaleta (GSR) eta Pedro Muñoz (Easo Ventures) batu ditugu Garaia Parke Tekonologikoan, Arrasaten, eta etorkizuneko negozioen inguruan hausnarketa mamitsu eta interesgarriak eskaini dizkigute.