Danobatgroupeko langileen %44ak bat egin du Euskaraldiarekin

Ariketan parte hartzen ari diren gehienek ahobizi rola aukeratu dute. Gainera, taldea osatzen duten kooperatibak kontuan hartuta, 32 arigune identifikatu dira.
Card image cap
2020/12/02

Danobat, Danobatgroup, Goiti, Goimek, Ideko, Latz eta Soraluce kooperatibek osatzen dute taldea eta bertan lan egiten duten langileen %44ak bat egin du aurtengo Euskaraldiarekin.

Pasa den azaroaren 20an hasi zen ekimenenean 309 pertsonek ahobizi rola hartu dute eta 76 pertsona dira belarriprest.

Gainera, 159 langile ari dira eratu diren 32 ariguneetan parte hartzen.

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa