Fagor Taldeak Arizmendi Ikastolaren Torrebaso 2030 proiektua babestuko du

1,5 milioi euroko ekarpena egingo dio Fagor Taldeak datozen urteetan, Gizabidea Fundazioaren bidez, Arizmendi Ikastolari. Besteren artean, Torrebaso 2030 hezkuntza proiektuan sakontzen jarraitzeko eta Almen gunearen birgaitze energetikoa lantzeko.
Card image cap
2022/12/14

Gaur, abenduak 14, sinatu dute hitzarmena Joxean Alustiza Usandizaga Gizabidea Fundazioko eta Fagor Taldeko lehendakariak, eta Goreti Maturana Arizmendi Ikastolako presidenteak, Arizmendi Ikastolako Almen gunean.

Eurez gain, Mireia Muruamendiaraz Arizmendi ikastolako lehendakaria ere izan da hitzarmen ekitaldian. Besteren artean, hitzarmenaren arrazoiez mintzo, etorkizuneko erronkei behar moduko erantzuna emateko baliabideak eskaini beharraz jardun du Alustizak: “Esangura handiko erronkak datozkigu. Garrantzitsua da alor eta eragile guztiak datorrenari behar bezala heltzeko prest egotea.

Joxean Alustiza: "Hitzarmen berriarekin, Fagor Taldeak urrats berri bat egin du komunitatearen aldeko lanean”.

Torrebaso 2030

Gainera, eragile soziekonomikoen, erakunde publikoen eta bestelakoen arteko lankidetza funtsezkoa izango da zeregin horretan. Nork bere alea jarri beharra du, dagokion alorretik. Eta, hor, funtsezko dira hezkuntza eragileak. Hitzarmen berriarekin, Fagor Taldeak urrats berri bat egin du komunitatearen aldeko lanean”. Hezkuntza proiektua unean unera egokitzen Arizmendi Ikastolak urteak daramatza eraldaketa prozesu sakon batean murgildurik. “Hezkuntza proiektua berritzen dabil Arizmendi Ikastola, besteak beste, egungo gizarteko konplexutasunei erantzun egokiak emango dizkieten eta gizarte erronkekin konprometiturik jardungo duten pertsona euskaldun eta kooperatiboak hezi guran”, azaldu du Muruamendiarazek. Torrebaso 2030 proiektua sortu dute horretarako.

IMG_4178.jpg

Goreti Maturana, Arizmendi Ikastolako presidentea, eta Joxean Alustiza, Fagor Taldeko eta Gizabidea Fundazioko presidentea, gaurko sinadura ekitaldian.

Hezkuntza proiektuaren eraldaketa

Etorkizuneko eskolaz hausnartu eta hura eraikitzera bideratutako berrikuntza espazio gisa irudikatzen da, eta gizarte erronka berriei (trantsizio energetikoa, mugikortasun iraunkorra, tokiko elikadura…) lotutakoak lantzeko bitartekoak izango lituzke.

Ostera, Gizabidea Fundazioarekin sinatu berri duen hitzarmenaren bidez, Almen guneko eraikinaren birgaitze energetikoan sakontzeko konpromisoa hartu du Arizmendi Ikastolak. “Gizabidea Fundazioak eta Fagor Taldeak serioski dituzte heldurik energiaren alorreko erronkak. Energia efizientziarako bideak, berriztagarrirako aukerak… aztertzen dabiltza, balizko ekintzak abiarazi guran. Bakoitza berean geratu barik, beharrezkoa da inguruko eragileei baliabideak eskaintzea bide horretan urratsak egin ditzaten”, azaldu du Alustizak.

Irakaskuntza

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea