Embega Centro Stirlingek talentua erakarri eta lankidetza sustatzeko egiten duen lana azpimarratu du Fanlo kontseilariak

Agurtzane Martinez Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiarekin izan da Patricia Fanlo Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria Villatuertan.
Card image cap
Ordezkariak Embega Centro Stirlingen Villatuertako instalazioetan. Nafarroako Gobernuak utzitako argazkia.
2024/10/08

Embega Centro Stirlingen instalazioak bisitatu ditu Patricia Fanlo Nafarroako Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak, eta haren esanetan "sentsorikaren esparruan punta-puntako zentroa" da, automobilgintzatik hasi eta bio-osasun sektoreraino. Era berean, zentroaren talentua erakartzeko gaitasuna nabarmendu du: "Zentro hau, teknologia aurreratuagatik ez ezik, Nafarroa Erdialdean talentua erakartzeko eta atxikitzeko ere funtsezko eragilea da, herriaren garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko".

Embega02.JPG

Javier Olaizolak eta Asier Toledanok, Centro Stirling eta Embegako gerenteek hurrenez hurren, egin diote ongi etorria kontseilariari, eta bertan izan dira ere Agurtzane Martinez, Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza zuzendari nagusia, eta Maria Jose Calvo, Villatuertako alkatea.

MONDRAGON Korporazioaren industria taldeko MONDRAGON Componentes dibisioaren I+G+b unitatea da Centro Stirling, eta bazkide ditu Copreci, Eika, Embega, Fagor Electrónica, Erreka, Orkli, Tajo eta MONDRAGON Componentes bera. Egoitza bana ditu Aretxabaletan (Gipuzkoa) eta Villatuertan (Nafarroa).

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak

Egosketa elektrikorako irtenbideak

Dekoraziorako osagai metalikoak

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak

Plastikoen transformazioa