EROSKIk bere markako produktu freskoen gama ekologiko berria garatu du

EROSKIk bere markako produktu freskoen gama ekologiko berria garatu du

19 fruta eta barazki ekologikoen erreferentziak merkaturatzen ditu, EROSKI Bio eta EROSKI Eco drogeria produktuekin batera.
2020/11/09

EROSKIk marka propioko produktu ekologikoen saila atera berri du freskoetan, eta dagoeneko bere sare komertzialeko saltokietan eta online supermerkatuan dago. Hemeretzi fruta eta berdura ekologikoren erreferentziak atera berri ditu marka propioan. Lehendik ere bazituen 30 produktu bai EROSKI Bio elikagaienak eta bai EROSKI Eco drogeriakoenak batuta, horiek ere orain gutxi sartuak, eta datozen hilabeteetan ugaritu egingo dira erreferentziak eta kategoriak. 

Produktu ekologikoen alde apustu egitea da EROSKIk Osasunaren eta Iraunkortasunaren alde hartuak dituen konpromisoen zutabeetako bat.

Orain 20 urte pixkanaka fabrikatzaileen markako lehen produktu ekologikoak sartu zituen EROSKIk bere dendetan, eta orain beste pauso bat eman du marka propioko sail ekologiko bat aterata. Honako fruta eta berdura ekologiko hauek sartu ditu bere sailean: laranjak, sagarrak, platanoak, brokolia, cherry tomatea, kiwia eta baratxuria; eta elikagaien kategorian, nabarmentzekoak dira beste honako hauek: berdurak, lekale lehorrak, pasta, zukuak eta galletak.

"Osasunaren eta iraunkortasunaren alde hartuak ditugun konpromisoekin, gure nahia da gizarteari osasun eta ongizate maila handiagoa ematea. Erraztasunak jarri nahi dizkiegu elikadura iraunkorragoa egin nahi dutenei, ingurumenean gure prozesuek, dendek eta produktuek duten inpaktua gutxituta; horregatik sustatzen ditugu produktu ekologikoak, ekoizpen iraunkorragoko prozesuetatik datozenak, gehigarri artifizial gutxiagokoak eta animalia ongizatea", esan du EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

Sail honek darabiltzan ontziak ingurumen irizpideekin diseinatuak izan dira, iraunkorragoak izan daitezen.

Izan ere, EROSKIk helburutzat hartua du bere markako ontzi guzti-guztiak ekodiseinuzkoak izatea, eta ziurtatzea den-denak 2025erako birziklagarriak direla eta %20 gutxitzen dela merkaturatzen diren plastikoen tona kopurua. Alde horretatik, EROSKI Natur Bio markako fruten eta berduren %79 pisura saltzen dira, eta, ontziratuta daudenetan, plastiko konbentzionalaren alternatibak bultzatzen dira. Adibidez, EROSKI Natur Bio baratxuriaren kasuan, haren ontzia osorik konpostagarria da, eta marka horretako azenarioak eta cherry tomateak FSC® ziurtagiria duten kartoizko ontzixketan saltzen dira.

Bestalde, sail berriak hurbileko produktu ekologikoak eta Espainiakoak sustatzen ditu. "Produktuen jatorri hurbila funtsezko faktorea da, zeren eta ingurumena gehiago errespetatzen dute, eta, gainera, tokian tokiko ehuna bultzatzen dugu, giltzarrizkoa gure ingurunean iraunkortasuna, enplegua, ekonomia eta kultura sustatzeko. Tokian tokiko produktuak balioetsi egiten dituzte kontsumitzaileek, eta gero eta gehiago eskatzen dituzte", azaldu du EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak

'Euro-orria' logotipoa, jatorri ekologikoaren bereizgarria

EROSKIren marka propioko elikagai ekologikoen sail berriek Europako Batasunaren 'euro-orria' logotipoa dute.

Bereizgarri horrek ziurtatzen du elikagaiak nekazaritza eta abeltzaintza ekologikotik datozela eta zorrotz betetzen dutela Europako araudia; horrek ezartzen ditu nola ekoitzi behar diren elikagai ekologikoak, orobat ikuskapen, ziurtagiri eta etiketa baldintzak.

Gaur egun, fabrikatzaileen markako eta marka propioko 1.500 produktu ekologikotik gora eskaintzen ditu EROSKIk; nabarmentzekoak dira fruta eta barazki freskoak —2019an %25 igo zirenak—, esnekiak, olioak eta kontserbak, eta jarraitzen du premia guztietarako gutxienez aukera ekologiko bat izateko helburuarekin.

EROSKIk, bestalde, zenbait ziurtagiri, etiketa eta marka ditu beren produktuak iraunkorrak direla erakusteko. Nabarmentzekoak dira belle Natural eta EROSKI Natur marka propioak, zeinek behartzen baitute produktuek kanpoko ziurtagiriak izatera; horrela, ziurtatzen da era naturalagoan ekoitziak izan direla eta ingurumenari errespetu handiagoa diotela. Marka horietako produktuek Ecocerten Cosmos Natural marka dute kosmetikoetan, eta Global G.A.P, MSC edo produktu integratuena freskoetan.

Ingurumenarekiko errespetua

EROSKIk konpromiso sendoa du ingurumena errespetatzeko, eta ekimen askotarikoak lantzen ditu bere jarduerak inguru hurbilean duen eragina murrizteko. Produktu iraunkorragoak merkaturatzea, ontzien eta bilgarrien ekodiseinua lantzea, baliabideak modu jasangarrian erabiltzea, ingurumenaren gaineko arrastoa murriztea, hondakinak ekonomia zirkularraren ereduarekin kudeatzea, bioaniztasuna zaintzea... Horiek guztiak halaxe jasoak ditu EROSKIk bere Osasunaren eta Iraunkortasunaren aldeko Konpromisoetan.