Akitania Berriko goi mailako ordezkaritza batek MONDRAGON bisitatu du

Frantziako eskualdearen eta Euskadiren arteko hartu-emanen jardunaldien baitan, ordezkaritza Danobatgroup-era gerturatu zen.
Card image cap
2024/11/06

Akitaniako ordezkaritza zabal bat, berrogeita hamar bat pertsonak osatua eta Alain Rousset Akitania Berriko (Nouvelle-Aquitaine) presidenteak gidatua, Danobatgroupen eta Idekon izan zen atzo. Anfitrioia Nerea Aranguren izan zen, MONDRAGONeko Makina-Erreminta Dibisioko zuzendari nagusia, Ainhoa Ondarzabal Eusko Jaurlaritzako Spri taldeko Basque Trade and Investmenteko zuzendariarekin batera.

Visita aquitania 05112024 (3).jpg

Akitaniako ordezkaritzak Ideko zentro teknologikoa bisitatu zuen.

Bisita azaroaren 5etik 6ra bitartean Euskadira egingo den enpresa-misio baten testuinguruan kokatzen da, eta, bertan, enpresetara hainbat bisita egingo dira, bai eta hainbat topaketa instituzional ere, Euskadirekin zein Nafarroarekin lankidetza bide posibleak identifikatzeko.

Danobatgroupen eta Idekon egon zen bitartean, Ander Etxeberria Hedapen Kooperatiboko zuzendariak Esperientzia Kooperatiboari buruzko lehen hurbilketa egin zuen, eta, ondoren, Nerea Arangurenek Danobatgroupen eta Ideko ikerketa zentroaren erronkak eta helburuak aurkeztu zituen

Danobatgroupen eta Idekon egon zen bitartean, Ander Etxeberria Hedapen Kooperatiboko zuzendariak Esperientzia Kooperatiboari buruzko lehen hurbilketa egin zuen, eta, ondoren, Nerea Arangurenek Danobatgroupen eta Ideko ikerketa zentroaren erronkak eta helburuak aurkeztu zituen. Jardunaldia instalazioak bisitatuz eta familia argazki batekin amaitu zen.

Visita aquitania 05112024 (7).jpg

Familia argazkia Danobatgroupen.

Nouvelle-Akitaineri buruz. Frantziako eskualde handiena da azalerari dagokionez, eta herrialdearen hego-mendebaldean dago, sei milioi pertsona inguruko biztanleriarekin. 12 departamentu ditu, eta hiriburua Bordele da. Eskualde anitza eta dinamikoa da, tradizioa eta modernitatea uztartzen dituena, eta Frantzian hazkunde ekonomiko eta kulturalaren eragile gisa kokatzea lortu duena.

Funtsezko ekonomiako sektoreak nekazaritza eta ardoak, industria aeroespaziala eta defentsakoa, teknologia eta berrikuntza eta turismoa dira. Nouvelle-Aquitainek aktiboki parte hartzen du mugaz gaindiko lankidetza-proiektuetan, bereziki Pirinio Atlantikoen eremuan. Turismoan, garraioan, ikerketan eta garapen iraunkorrean lankidetzak daude Euskadirekin eta Nafarroarekin.

Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa