MONDRAGONen esperientzia ezagutzeko interesak hazten jarraitzen du

Abenduaren 18an elkartu ziren Otaloran Hedapen Kooperatiboan lanean diharduten pertsonak eta zeregin horretan laguntza eskaini dieten kooperatiba eta erakundeetako ordezkariak. Lehenik eta behin, 2023ko datuak aztertu zituzten bertaratutakoek eta ondoren esker oneko bazkaria izan zuten.
Card image cap
2024/01/05

2023an pandemia aurreko bisiten kopurua erruz gainditu du Hedapen Kooperatiboko zerbitzuak, baita 2022ko datuak ere, eta MONDRAGONen esperientzia ezagutzeko interesak hazten jarraitzen du, bai kopuruan zein dimentsio geografikoan.

 Pertsonei dagokienez, 2.528 lagun izan dira Otaloran eta 2.562 hitzaldietan

Berrikuntzen atalean, gainera, kontuan izan behar da MONDRAGON Esperientziaren Gunea (MONE) ireki dela Otaloran aurten eta pertsona asko erakarri dituela. MONEk erakutsi du ekipamendu aproposa dela bai Korporazioko kideei eta baita kanpoko bisitariei ere MONDRAGONeko Esperientzia Kooperatiboa azaltzeko.

Guztira 206 talde gerturatu ziren iaz MONDRAGONera, horien artean asko kooperatibistak (Korporaziokoak eta bestelako kooperatibatako ordezkariak), enpresariak, politikariak, ikasleak, kazetariak eta baita ikerlariak ere.

Askotariko bisitariak eta bisita motak

Askotariko bisitariak pasa dira Otaolatik eta Korporazioko kooperatiba ezberdinetatik. Asko eta asko, ordu gutxiko bisitak izan dira (180 bisita orduetakoak) eta beste 26 bisita egun bat baino gehiagokoak izan dira. Gainera, talde guztien artean, 105 MONEn izan dira.

16 hitzaldi eman ditu Hedapen Kooperatiboak munduan zehar. Horietatik soilik 2 izan dira online, aurrez aurreko kontaktuak berriro indarra irabazi duenaren seinale. Nabarmentzekoa da taldeen artean %57 MONDRAGONeko enpresen eskutik etorri direla: bezeroak, hornitzaileak eta bestelako agenteak.

Nabarmentzekoa da taldeen artean %57 MONDRAGONeko enpresen eskutik etorri direla: bezeroak, hornitzaileak eta bestelako agenteak

Pertsonei dagokienez, 2.528 lagun izan dira Otaloran eta 2.562 hitzaldietan. Gehienen kasuan, motibazioa enpresa arlokoa izan da: %77. Beherago daude motibazio akademikoa (%18), erlijiosoa (%3) eta soziala (%2).

Bisitarien erdia Estatu espainiarretik kanpokoa izan da aurtengoan. Lehenengo postuetan dauden herrialdeak izan dira bereziki Brasil, Estatu Batuak, Mexiko, Japonia eta Herbehereak. Horiez gain beste berrogeita hamar herrialdetatik etorri dira MONDRAGON ezagutzera. Gainerakoak, Estatutik gerturatu dira; askotariko erakunde, enpresa eta unibertsitateetatik.

TEDx eta Podcast formatua 

Asko izan daitezke aurtengo aipagarrienak, baina horien artean bi aukeratu daitezke. Batetik, joera bat. Izan ere, aurten podcast-en hazkundea nabarmena izan da. Ander Etxebarriak Estatuko podcast-egile esanguratsuenekin egoteko aukera izan du.

IMG_0271.jpeg

Era berean, TEDx Mantua (Mantova italieraz) Lombardiako hirian izan zen Etxebarria urriaren 15ean. Hedapen Kooperatiboko zuzendariak MONDRAGONen esperientzia ezagutzera eman zuen, 12 minutuko hitzaldian, jendez gainezka zegoen antzoki dotorean.

TEDx Mantua, Ander Etxeberria

Podcast lotura: Hoy no es mañana