Atzo, irailak 28, MONDRAGON Korporazioaren 2011ko Kongresua egin zen Arrasaten. Urteroko hitzordu korporatibora guztira 650 konpromisario zeuden deituta, taldean integratuta dauden kooperatiba guztien ordezkaritzan. Kongresuak MONDRAGON gidatzeko jarraibide edo irizpide nagusiak ezartzen ditu, hau da, interes komuneko funtsezko gaiei buruzko oinarrizko politikak definitzen dira. Aurtengo edizioan etorkizunean garrantzi handia izango duen dokumentu bat onartu da, aho batez, eta hori "2013-2016 Politika Sozioenpresariala" da, Korporazioaren bisioa, erronka eta oinarrizko enpresa jardueraren ildoak definitzen dituena.
2011/09/29