Patxi Vila txirrindulari profesional ohiak hitzaldia eskainiko du Arizmendi Ikastolaren eskutik

Txirrindulari profesional ohia gaur egun Tinkoff-Saxo talde indartsuaren zuzendarietako bat da. Vilak lan saioen inguruko hitzaldia eskainiko du, altueran egiten diren entrenamenduak, konpetizio aurrekoak... eta txirrindularien dietaren inguruan ere arituko da. Hitzaldia maiatzaren 21ean izango da, osteguna, Arrasateko Ferixaleku gunean.
Card image cap
2015/05/13

Entrenamenduen tendentzia berriak, altuerako lan saioak, txirrindularien dieta, bizikleta gainean daramaten posizioa, konpetizio aurretik prestaketa... gai horiek guztiak jorratuko ditu Patxi Vilak datorren eguenean Arrasaten, Ferixaleku gunean. Hitzaldia Arizmendi Ikastolak antolatu du eta arratsaldeko seietatik zortzi t´erdietara izango da.

Leku mugatua

Hitzaldiaren prezioa bost eurokoa izango da eta lekua mugatua 50 lagunentzat. Horrexegatik antolatzaileek interesatuei dei egiten diete lehen bailehen izena emateko eta Laboral Kutxako kontu batean diru sarrera egiteko. Izena emateko azken eguna maiatzaren 19a izango da.

Irakaskuntza