Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Danobatgroupek emakumeen talentu zientifikoaren aldeko apustua egin du berriro
Danobatgroup Ada Byron Emakume Teknologoari Sarien banaketan parte hartuta emakumeen talentu zientifikoaren sustapena bultzatzeko hartuta duen konpromisoa sendotu du. Izan ere, aurten Maria Jose Escalona Garizuma ingeniaritza informatikoko doktore eta software ingeniaritzako espezialistaren lana aitortu dute, senior kategorian, eta Sara Garcia Alonso minbiziaren ikertzailearena eta Astronauten Europako Kidegoan erreserbako astronauta gisa hautatutako lehen emakume espainiarrarena, gazte kategorian.
Elkarteak urtero ematen dituen sarien hamargarren edizioaren sari banaketaren ekitaldia Madrilen izan da. Instituzioen aldetik, ekitaldian parte hartu dute Teresa Riesgo Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko idazkariak, Teresa Laespada Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun diputatuak eta Asier Perallos Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko dekanoak. Gainera, ekitaldian izan dira Ada Byron sarien historian saridun izan diren hiru emakume ere: Asuncion Gomez (2015), Hizkuntzaren Errege Akademiako kide berria; Concepcion Monje (2019), eta Laura Lechuga (2020), Ikerketa Sari Nazionala.
Zehazki, makina-erremintaren fabrikatzailearen Berrikuntza zuzendari eta sarien epaimahaiko kide Nerea Arangurenek eman du Ada Byron gaztea saria.
Sari hauen helburua ikerketa eta garapen teknologikoaren esparruan emakume bokazioak sustatzea da, eta bertan Nerea Aranguren Danobatgroupeko Berrikuntza zuzendariak ere parte hartu du, sarien epaimahaiko kide izanda eta, ondoren, sari banaketarako ekitaldian ere parte hartuta. Era berean, berak eman dio Sara Garcia Alonsori aurtengo Ada Byron saria, gazte kategorian.
Industria taldea sarien babesleetako bat da, Microsoft, Bizkaiko Foru Aldundia, Red Hat eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea bezalako erakunde eta enpresekin batera. Era berean, lehiaketak Innobasqueren laguntza ere badu.
Giza osasuna hobetzea
Emakume Teknologoari zuzendutako Ada Byron sarien 2023ko edizioan, Leongo Sara Garcia Alonsoren lana aitortu dute. Sara Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionalean (CNIO) ikertzaile titularra da, eta Minbiziaren Biologia Molekularrean eta Medikuntza Translazionalean cum laude doktoratua Minbiziaren Ikerketa Zentroan. Bere karreran zehar aurrerapen handiak egin ditu birikako minbiziaren azterketan, eta bere lana eragin handia izaten ari da gaixotasun hori tratatzeko terapien garapenean.
Horrez gain, Maria Jose Escalona Cuaresma sevillarrak Ada Byron senior saria jaso du softwarearen eta eskakizunen ingeniaritzaren arloan egindako azterlanengatik, eta, bereziki, pertsonengan oinarritutako softwarean egindakoengatik, erabiltzaileekiko enpatiatik abiatuta soluzio berritzaileak sortzea bilatzen baitu. Sevillako Unibertsitateko katedratikoa da, eta unibertsitate bereko Hizkuntza eta Sistema Informatikoen sailari atxikita dago. Bere ibilbidean, nabarmentzekoak dira ehun sozioekonomikoarekin duen harremana, enpresekin egin dituen askotariko proiektuak, patente bat garatu izana, eta ustiapen software ugari erregistratuta edukitzea.
Edizio honetan, sarien epaimahaiak 166 hautagaitza jaso eta ebaluatu ditu. Bere historian eduki duen hautagai kopururik handiena da. Sari nagusiak 3.000 euro ditu, eta gazte sariak, berriz, 1.000 euro. 2014an sortu zen Ada Byron saria eta dagoeneko sei herrialdetan dago presente. Deustuko Unibertsitateak, berriz, Europako eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetara zabaltzea espero du, eta, epe luzera, nazioartean sari bat ematea ere bai. Gainera, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea sari hori Brasilera zabaltzeko ere lanean ari da.
Danobatgroup, gainera, sarien erakunde babesleetako bat da emakumeen STEM bokazio zientifikoak sustatzeko duen estrategiaren barruan.
Danobatgroupek Ada Byron sarietan duen parte hartzea talentua kudeatzeko duen estrategiaren parte da, izan ere, estrategia hori egituratzen duen ardatza da bere profesionalak ahalduntzea eta STEM bokazioak bultzatu eta emakumeek zientzian egiten duten ekarpena ikusarazi nahi duten ekimenak babestea, hala nola sari hauek. Hori guztia, industria sektorearen jasangarritasuna mantentzeko, ekoizpen ehuna lehiakorra izan dadin eta berrikuntza bultzatzeko