Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Ikastaro Aurreratua MU eta Erkideren eskutik

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta ERKIDEk Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Ikastaro Aurreratuaren 8. edizioa antolatu dute.
Card image cap
2016/02/11

Mondragon Unibertsitateak eta Erkidek antolatutako Ikastaroaren helburua da Kooperatiben kudeaketaren kontzeptu, teknika eta tresnen garapenean trebatzea. Enpresaren alderdiak aztertu eta ebaluatu ahal izateko gaitasunak eskuratuko ditu partaideak.

Ikastaroa kooperatibetan kudeatze ardurak dituztenei zuzenduta dago.Ikuspegi integratzaile, diziplina anitzeko eta globala duen prestakuntza eskaintzen du, eta horretarako ezagupen-transmisio, ikaskuntza eta garapeneko metodologia garatzen du, praktika eta teoria
uztartzen dituena, eta hor sartuta daude eskola-saioak, kasuen eztabaidak, baita banaka nahiz taldeka egiteko lanak ere.

Ikastaro aurreratuaren programa honako hau izango da:

  • Kooperatiben Kudeaketa Estrategikoa
  • Marketina enpresa Kooperatiboetan
  • Kooperatiben Ekonomia eta Finantza Kudeaketa
  • Lankidetzarako zuzendaritza trebetasunak

Izen-ematea otsailaren 20a baino lehen egin beharko da eta ikastaroaren prezioa 2.000 euro bada ere, ERKIDEko kide diren enpresatako kideek %85eko deskontua izango dute.

Administrazio eta enpresa irakaskuntza