Erkide eta Eroski Bidaiakek kolaborazio hitzarmena sinatu dute

Hitzarmenari esker, Erkideko kooperatibetako langileek abantaila garrantzitsuak izango dituzte Eroski Bidaiaken eginiko erreserbetan.
Card image cap
Hitzarmena sinatu dute Agustin Mendiola, Erkideko zuzendariak, eta Victor Miranda, Eroski Bidaiakeko salmena buruak.
2016/07/08

Sinatu duten akordioaz baliatuta, kooperatiba federatuetako langileek beherapenak izango dituzte Eroski Bidaiakeko edozein bulegotan egiten duten oporretako erreserbetan.

Kontuan hartu behar da Erkidek 73.000 pertsona baino gehiago batzen dituela bere baitan dauden 1.000 koooperatibetan eta Euskal Erkidegoko Barne Produktu Gordinaren %7a berari dagokiola.

Eroski Bidaiak 1980an sortu zen, Eroski Taldea eta MONDRAGON Korporazioaren babesean eta gaur egun estatuko hamar agentzia esanguratsuenen artean kokatzen da.

Eroski Bidaiakek jende aurreko arreta eskaintzen duten 150 bulego ditu eta kontratazio departamendu berezia. Modu berean, langileek gestioan parte hartzen dute eta aitzindariak dira kontsumitzailearen eskubideak defendatzen eta ingurugiroa babesteko neurriak hartzen. Edozein modutan, bere jarduera ingurua errespetatuz garatzen du Eroski Bidaiakek.

Banaketa komertziala