Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eroski-ren Elkartasun Izarren kanpainak 100.000 euro baino gehiago bildu ditu
Eroskiren elkartasun izarren kanpainak 100.000 euro baino gehiago bildu ditu. Kanpaina hau elkarrekin antolatu dute Eroskik, ACNURen EAEko batzordeak (NBEk iheslarientzat duen agentzia), Adinekoen Lagunak Fundazioak eta Unicefen Espainiako Batzordeak (NBEk Haurrentzat duen agentzia). Azaroaren 10ean kanpaina abiatu zenetik, kontsumitzaileek izar itxurako elkartasun apaingarriak erosi ahal izan dituzte euro bakarrean.
Elkartasun Izarren kanpainak, sorburuan, Eroskiko langile baten tradiziorekin du ikustekoa: hark ohitura izaten zuen Eguberrietako apaingarrietan urteko bizipenik onenak idazteko.
Aurten, kooperatibak hiru ongintza kausatara zabaldu du Eguberrietako elkartasun kanpaina. Eroskiren Bezero Bazkideek berek erabaki dituzte kausa horiek, www.eroski.es webgunean botoa emanda. Botaketan, 10.000 kontsumitzailek baino gehiagok parte hartu dute. Hauek dira prozesu honetan irabazi duten kausak: haurrentzako laguntza, Unicefen Espainiako Batzordearen bitartez; adinekoen bizi kalitatearen hobekuntza, Adinekoen Lagunak Fundazioaren laguntzaren bitartez; eta iheslariak babesteko eta artatzeko kausa, ACNURen bitartez.
"Bezeroek gero eta borondate handiagoa dute, eta elkartasun handia erakutsi dute oraingo aldian ere. Eroskikook, berriz, bost zentimo gehiago eman ditugu abenduko hilean saldu den Eroski SeleQtia markako produktu bakoitzeko, eta bezeroek izarrak erosita bildu denari batu zaio", esan du Eroskiren Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.
"ACNURen aldetik, Iraken Mosuldik ihesi joan diren familiei emango diegu laguntza, haiek aterpetzeko eta premia handiko produktuak emateko", esan du ACNURen EAEko kanpainen arduradunak, Alvaro Pelayok.
Adinekoen Lagunak Fundazioak, berriz, bakarrik diren adinekoei lagun egiteko proiektura bideratu du Eroskiren kanpaina honetan bildu den dirua. "Laguntza honekin, Adinekoen Lagunak Fundazioak bere programak indartuko ditu, hala nola etxeko lagun egiteak, medikutara joateko noizbehinkako lagun egiteak eta egoitzetan egindako banakako eta taldekako lagun egiteak. Gainera, Adinekoen Lagunak Fundazioak aisialdiko jarduera inklusiboak antolatuko ditu, adinekoen sare soziala zabaltzeko: hala nola topaketak auzoetan, oporraldi egokituak udan, bisita kulturalak, egun bateko irteerak eta festa tradizionalak eta ekitaldiak 2017 osoan", azaldu du Aristizabalek, Adinekoen Lagunak Fundazioaren Patronatuko kideak.
"Unicefen Espainiako Batzordekook eskertzen dugu enpresa aliatuek ematen diguten babesa; esaterako, Eroskirena, erantzuna berehala eman eta konpromisoa hartu baitu haurren eskubideekin. "Ekimen honekin bildutako dirua larrialdietan diren milioika umeei laguntzeko bideratuko da, hala nola edateko ura eskuratzeko, saneamendurako, osasunerako, nutriziorako, babeserako eta hezkuntzarako", esan du Unicefen EAEko koordinatzaileak, Elsa Fuentek.
Elkartasun izarra GUREAK MARKETING taldeak diseinatua eta ekoitzia
Aurtengo elkartasun izarra GUREAK MARKETING taldeak diseinatu eta ekoitzi du, desgaitasuna dutenei lan aukerak sortzen dizkien enpresak. "Horregatik, esan dezakegu elkartasun bikoitzekoa dela, bildutako diruaren helmugarengatik eta ekoizteko eragatik", azaldu du Eroskiren Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak.