Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
IK4-Ikerlanek talentua erakartzeko eta garatzeko estrategia indartu du
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/ik4-ikerlanek-talentua-erakartzeko-eta-garatzeko-estrategia-indartu-du/@@images/45c1c87b-d627-4856-bbed-5a46d81d6639.jpeg)
IK4-Ikerlaneko pertsonen arloko zuzendaria den Ion Etxeberriak azaldu duenez, “pertsonak dira IK4-Ikerlanen proiektu kooperatiboaren motor nagusia, eta talenturik onena bilatzeko eta garatzeko dugun ardura da zentroaren nortasunaren ikur nagusietako bat”. “Sartzen diren pertsona berriek profesionalki garatzeko aukera izango dute maila teknologiko handiko zentro batean, zeinak enpresa, unibertsitate eta erakundeen errekonozimendu handia duen”, gehitu du.
IK4-Ikerlanek elektronika, telekomunikazio, mekanika etasoftwarearen inguruko profilak bilatzen ditu. Lan eskaintzak zentroaren webgunean eskuratu daitezke.
Eginkizunak
Sartzen diren teknologo eta ikertzaileek mota askotako proiektuetan lan egingo dute. Alde batetik, industri transferentziako proiektuetan parte hartu ahal izango dute enpresa sareko erreferentzia handiekin, horien artean egonik CAF, Orona, Alstom, Fagor Arrasate, Grupo ULMA, Copreci, Fagor Automation, besteak beste, eta Laulagun, ABC edo Tifell. bezain enpresa txiki eta ertain garrantzitsuekin. Gainera, sartzen diren pertsonek erakundearentzat estrategikoak diren beste arlo berri batzuetan ere lan egingo dute.
Horrenbestez, abangoardiako teknologiak garatzen dituzten proiektuetan sartuko dira, etorkizunean enpresa sarearentzako soluzio berrietan gehitzeko. Proiektu horiek zentroaren ikerketa lerro desberdinetan kokatzen dira, hala nola: sistema txertatuak, potentziako sistema elektronikoak, fidagarritasun estrukturala eta mekatronika, industri inguruneetarako mikrosistemak, mantentze lanetarako sistema adimendunak eta biltegiratze elektrikoa eta kudeaketa termikoa.
Arrazoi horiek tarteko, K4-Ikerlan helmuga ezin hobea da profesionalki prestatzeko eta hazteko, eta sartzen diren pertsona berriek aurkituko duten lan filosofia izango da teknologia berriak ernamuintzen diren lekuak identifikatzea eta garatzea, ondoren gure bezeroen produktu eta zerbitzuetan sartzeko.
Talentuaren harrobia
“Ahalegin handia egiten dugu gure profesionalak erakartzeko, lehen etapa batean erreferentziazko unibertsitateekin lankidetzan (unibertsitateko bigarren eta hirugarren zikloak), eta ondoren garrantzi handiko proiektuetan parte hartuz”, segurtatu du Etxeberriak. Ahalegin horri esker, zentroa talentuaren harrobi bihurtu da, bere beharrak asetzeaz gain, inguruko enpresei ere profil espezializatuak eskaintzen diena.
Enpresek asko eskatzen dute langileek K4-Ikerlanen lortzen duten esperientzia, eta zentrotik igarotzen diren pertsona gehienek produktu eta zerbitzu berriak garatuz jarraitzen dute beren ibilbide profesionala, zeinetan teknologiak oinarrizko rola jokatzen duen.
Azpimarratu daiteke azken urteetan batez beste 45 doktore tesi egon direla martxan, enpresa sareak gero eta gehiago eskatzen duen maila handiko prestazioa izanik; izan ere, K4-Ikerlanen prestatutako doktoreen %85 ondoren zentroaren bezero diren enpresetako batean hasten dira.
Etxeberriak nabarmendu duenez, zentroan doktore tesia garatzera sartzen den pertsonak K4-Ikerlanen erakunde laguntzaileen sare zabala izango du bere esku: “K4-Ikerlanen sartzen diren pertsonek Europako zentro eta unibertsitaterik garrantzitsuenekin lankidetzan aritu ahal izango dira”.
Izan ere, azken urteetan zentro teknologikoak lankidetza sare garrantzitsu bat ehundu du nazioartean, 20 erakunde baino gehiagoren partaidetzarekin. Sare horretan hainbat izen azpimarratu daitezke, hala nola Lausanako Eskola Politekniko Federala (EPFL), edo Aachen, Lovaina edo Zuricheko unibertsitateak, eta horrek aukera ematen die K4-Ikerlaneko ikertzaileei doktore tesiak egiteko eta nazioartean egonaldiak egiteko.
“Nabarmendu nahi nuke K4-Ikerlanen, gure inguruneko talenturik onena erakartzeaz gain, kanpoan dauden pertsona batzuek berriro ere gure industri sarearentzat lan egin ahal izatea”, azpimarratu du pertsonen arloko zuzendariak.