Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Kooperatibak bidezko errekuperazioaren alde
"Gaur, inoiz baino gehiago, pertsonak protagonista dituen eta guztion ongizatea xede duen eredu ekonomikoa behar dugu. Krisialdi honetatik hobeto irten nahi badugu, lankidetzan jardun behar dugu". Mezu hori zabaldu dute Euskadiko Kooperatiben Mugimenduak eta Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak, bihar, uztailak 3, Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela eta.
'Elkarrekin hobeto berreraiki'
Horixe da egun horretarako aukeratutako goiburua, hain zuen. Gaur bertan egin den prentsaurrekoan aurkeztu dute, Bilbon. Parte hartu dute: Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérez Barredok, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko lehendakari Patxi Olabarriak eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko (KONFEKOOP) lehendakari Rosa Lavínek.
Hedabideen aurrean, kooperatibetako kide diren eta “etorkizun hobea lortzen” laguntzen duten guztiei zorionak emateko mezua bidali diete.
#CoopsDay edo Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela eta, egungo krisialdiaren ostean bidezko susperraldia lortzeko beharra aldarrikatu dute parte-hartzaileek, kooperatibek emandako erantzun demokratikoa, partaidetzakoa, arduratsua, pragmatikoa eta solidarioa azpimarratuz. "Balio horiek egiten gaituzte erresiliente; horiei esker, Euskadiko kooperatibek hobeto eusten diote krisiari, benetako irtenbide bihurtzen dira eta izaera antiziklikoa erakusten dute", azaldu du KONFEKOOPeko lehendakari Rosa Lavínek.
Haren hitzetan, kooperatibismoa sustatzen, babesten eta bultzatzen jarraituko du KONFEKOOPek. Etorkizuneko erronkak ere aipatu ditu: erroka teknologikoak, sozialak, zaintzaren arlokoak, eta energetiko-klimatikoak. Gai horren inguruan esan duenez, "gure balioak lagungarri izango dira Euskadi aurreratuago, konprometituago eta solidarioago bat eraikitzeko".
Kooperatiben Nazioarteko Eguna 1923an ospatzen hasi zen Nazioarteko Kooperatiba Aliantza (ACI). Dena den, Nazio Batuen Erakundeak 1995ean erabaki zuen eguna modu ofizialean uztaileko lehen larunbatean ospatzea. ACI munduko gobernuz kanpoko erakunderik handienetako bat da: 3 milioi kooperatiba eta 1.000 milioi kooperatibista baino gehiago hartzen ditu barne. Munduko biztanleriaren % 12 eta biztanle okupatuen % 10 biltzen ditu ACIk.
Kooperatibei aitorpen soziala
Ospakizunaren testuinguruan, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (CSCE-EKG) kooperatibismoaren inguruko pertzepzio-ikerketa bat aurkeztu du. Horren arabera, kooperatibak dira euskal gizartean osperik onena duten enpresa-sozietateak.
Kooperatibismoaren irudi ona berretsi egiten da hurbiltasun-sentimenduari esker. Izan ere, inkesta egin duten pertsonen % 66k kooperatiba batean lan egiten duen senide edo lagunen bat du. Gainera, kontzeptu eta balio esklusibo batzuk egozten zaizkie kooperatibei, hala nola aberastasuna partekatzea (% 79,7), pertsonen parte-hartzea (% 78,5) eta langileen konpromisoa (% 60,2).