ULMA Handling Systems formakuntza dualarekin bat

Talentua ULMA Handling Systems-eko zutabe garrantzitsuena da eta ezinbestekoa da ikasleak proiektu errealetan parte-hartzeko aukera izatea.
Card image cap
2019/05/06

ULMA Handling Systems Mondragon Taldeak eskaintzen duen Dual formakuntzan parte aktiboa izaten jarraitzen du eta oraingo honetan master duala ikasi nahi duten gazte guztiei kooperatibako ateak irekitzen dizkie.

ULMA Handling Systems-ek Mondragon Taldearen Formakuntza dualaren metodoaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, ikasleak master-ikasketen hasieratik parte hartuko duelarik. Esperientzia hau prestakuntza-esperientzia desberdina da, eta honen helburua txandakako prestakuntza bat lantzea da, non ikasleak ikasi eta lan egiten duen esperientzia landu eta lanaren eta etorkizuneko lanbidearen ikuspegi erreala izateko.

Duela 14 urtetik hona, urtez-urte, ULMA Handling Systems-eko lan-taldea handitzen ari da. 

Aro berri honetan eta eskuartean dugun aurreikuspen historikoarekin, gure helburua da 4.0. logistikaren oinarria gure zutabe nagusiaren gainean eraikitzen eta indartzen jarraitzea, hau da, gure adituen talentua oinarri hartuta”, azaldu du Karlos Aitor Pérezek, ULMA Handling Systemseko pertsonen arloko zuzendariak.

Talentua ULMA Handling Systems-eko zutabe garrantzitsuena da eta ezinbestekoa da ikasleak proiektu errealetan parte-hartzeko aukera izatea, bere ezagutzak eta gaitasunak landuz, proiektu berritzaile honen parte izanik. Izan ere, zati eta atal guztiek koordinazioa eta zehaztasun matematiko batekin lan egiten dutenean, logistika ondo koordinatua dago. Ondorioz, onenekin lan egiten dugu, 450 profesional baino gehiagoko taldea dugu, know-how-a eta beste zerbait, bereziagoa.