PBL jardunaldia zuzenean jarraitzeko aukera

Mondragon Unibertsitateak antolatuta, PBL ikaskuntza-metodologian oinarritutako jardunaldia zuzenean emititzen ari dira.
2017/03/09

Mondragon Unibertsitatea PBL ikaskuntza-metodologian (Proiektuetan Oinarrituriko Ikaskuntzan) oinarrituriko jardunaldia egiten ari da gaur, martxoaren 9an, 9:00etatik 17:30era.

MU telebista zuzenean emititzen ari da jardunaldia. Jardunaldian ikusgai jarriko dituzte 32 proiektu onenak, eta horien artean benetako proiekturik onena hautatuko dute. Guztira 446 proiektu egin dituzte graduko eta masterreko 1.184ikaslek. 11:00etan aukeratuko dute 2017ko PBL proiekturik onena, atartean.

Jardunaldian zehar hitzaldiak ere badira. Adibidez,  “Autosuperazioa”, Aitor Francesenaren eskutik. “Gallo” esaten diote, eta surfaren irakaskuntzan aitzindarietako bat izan da Espainian. “Sorkuntza” hartuko dute hizpide Aintzane Encinasek eta Zuriñe Hidalgok. Encinas Realeko aurrelaria da eta “Latidos de futbolista” liburuaren egilea. Hidalgo, berriz, Betizu musika-taldeko kide izan zen eta gaur egun Hesian taldeko abeslaria da. Eta Telmo Trenado youtuber eta mago zumaiarra Teknologia Berriei buruz arituko da. Trenadok magia-kanala du, munduko garrantzitsuenetakoa izatera iritsi dena.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa