Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Fagor Arrasatek USAko Forge Fair-en parte hartuko du, Forjako azokarik handienean
Azoka horretan forjarako full serboaren prentsa-kontzeptu berritzailea erakutsiko du eta bere balore nagusiak malgutasuna eta produkziorako kadentzia dira.
Fagor Arrasatek 2005ean garatu zuen Europako lehen prentsa serboa; orain, daukan serbo teknologian duen ezagutza eta eskarmentua, forjarako sektorean aplikatu du Full Servo kontzeptu berrian. Serbo transfer eta serbo eiekzio sistema duen prentsa serbo bat, Syncro 3D simulatzailearekin integratzeak, ekipamenduaren malgutasun eta egokikortasun altua ahalbidetzen du, lortzen diren kontrol maila, prezisio eta maniobragarritasunari esker.
Serbo teknologiarekin motor nagusia modu kontrolatu batean azeleratu eta desazeleratu daiteke. Horrela, forjaren abiadura manufakturatutako piezara egokitzen da, kalitatea handituz eta era berean, transferraren leihoa hedatu liteke prozesatutako piezara sarrera izateko, produktibitatea ere handituz. Gainera, serbo teknologiari esker, orgaren mugimendu-kurba prozesu berrietara erraz egokitzen da eta horrek malgutasun handia eskaintzen du piezak ekoizterakoan.
Forjaren alorrean Fagor Arrasatek geldiune anitzeko transfer prentsak diseinatu eta ekoizten ditu, ekipoen pertsonalizazio maila handiarekin. Bezeroen beharrak zehatz-mehatz aztertzen ditu eta ondoren, diseinua bere eskaeretara egokitzen du. Honi esker, prentsaren indarra eta kolpeak eta kate zinematikoaren mota egokitzeaz gain, eiekzio sistema desberdinen mugimendu-kurba eta indarrak ere doitu daitezke, estazio bakoitzak jasaten dituen gehienezko indarrak barne.
Forge Fair bi urtetik behin antolatzen du Forging Industry Associationek. Metal forjatuko osagaiak ekoizten dituzten 100 fabrikatzaile biltzen ditu
Erabiltzeko prest eskaintzen dituen ekipamenduen artean, forjarako erdi beroko prentsa mekaniko eta hidraulikoak daude, eta hotzeko kalibratua ere bai.
Forge Fair-ean Fagor Arrasatek, martxan jarri dituen forjarako azken proiektuak ere erakutsiko ditu, hala nola, 1250 tonako eta 4 geldiuneko rodilleradun prentsa transferra, AEBn instalatutakoa. Azken honek minutuko 50 pieza ekoizten ditu, goiko eta beheko kanporatzaile mekanikoak ditu eta trokela aldatzeko besoa.
Forge Fair bi urtetik behin antolatzen du Forging Industry Associationek. Metal forjatuko osagaiak ekoizten dituzten 100 fabrikatzaile biltzen ditu eta AEBko forja negozioaren %89ko bolumena hartzen du bere baitan, gutxi gorabehera 12.000 miloi dolar. Azokan mundu osoko 160 enpresek aurkeztuko dituzte beraien irtenbideak. Forge Fair-eko erakustazokaz gain, hiru egunetan aurkezpenak eta ponentziak egongo dira I+Geko aurrerapen berriak erakusteko.