Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
TUlankideren hemeroteka historikoa klik batean
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/tulankide-hemeroteka-klik-batean/@@images/07a0059e-2d78-4c70-86fb-3b52cd5a1177.jpeg)
Hemeroteka kontsultatu daiteke honako link honetan: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa
Lehen zenbakia: 1960ko irailean
Jose María Arizmendiarrietak sortu zuen aldizkaria eta 1960 urteko irailean kaleratu zen lehendabiziko alea, Cooperación izenarekin. Lehen alean, artikulu ezberdinak jasotzen ziren, hala nola: “El primer cooperativista”, “El ahorro”... garaia hartakoa zazpi orrialdeko boletina zen, makinaz idatzita, diseinu handirik gabe.
Aldizkariak Cooperación izena eraman zuen 1964 arte eta hortik aurrera, T.U. Trabajo y Unión deitu zen. Urte batzuk beranduago, beste hitz bat gaineratu zen eta horrelaxe sortu zen TU Lankide eta izen bera mantendu du gaur arte.
612 zenbaki 60 urte hauetan
Urte hauetan izan duen eboluzioa izugarria izan da. Guztira 612 aldizkari kaleratu dira eta aurten beteko du 60 urte. Edukiz beteriko aldizkariak dira: erreportajeak, notiziak, elkarrizketak, kolaborazioak… Eta modu berean, funtsezkoa izan da aldizkaria garatzen lagungarri izan den kolaboratzaile sarea ere. Horiei guztiei esker lortu ditugu hainbat artikulu interesgarri: Esperientzia Kooperatiboa, Hezkuntza, Solidaritatea, Interkooperazioa, Osasuna, Hirugarren adina… hauek eta beste gai asko jorratu ditugu.
Halaber, historian zehar asko izan dira landu ditugun aldizkari bereziak ere, esperientzia kooperatiboan mugarri izan direnak gainera. Hauek dira aipagarri, besteak beste:
Arizmendiarrieta hil zeneko alea (1976ko azaroan); euroaren ezarpena; plangintza estrategikoak; zenbaki monografikoak Caja Laboral, Mondragon Unibertsitatea, Lagun-Aro, Humanity at Music …
Modu berezian aipatzen dugu 2019an kaleratu genuen beste hau ere: Gorroñogoitia eta Ormaetxea: Gure gogoan! Bi fundatzaileen heriotza geratu zenean garatu zen, biei omenaldi beroa egiteko aprobetxatu genuen.
Informazio iturri paregabea
Edozein modutan, hemeroteka funtsa dokumental handia da, gure historiaren lekuko eta hainbat detaile eta xehetasun ematen dituena.
Kontsultatu hemen: HEMEROTECA