Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Mundukidek Kubako proiektuaz arduratuko den pertsona behar du
Fundazioak, Kuban bultzatzen duen Garapen Sozioekonomikorako eta Erakundea Indartzeko Programaren koordinazio orokorraz arduratuko den pertsona behar du.
Programa 2007tik martxan dago bi lan ildo nagusiekin. Alde batetik, Kubatar Ekintzaileentzako urteroko ikastaroa, zortzi edizio antolatu direla, eta beste aldetik, enpresentzako aholkularitza emateko talde bi martxan jarri dira. Orain arteko lanak ekialdeko lurraldeetan izan dira eta nekazal eremuan.
Hurrengo urteetako erronka, programa mendebaldera eta beste eremu batzuetara zabaltzea da. Horretarako bazkide berriak bilatu behar dira.
FUNTZIOAK ETA ERANTZUNKIZUNAK
- Mundukideren lana Kuban antolatzea, herriaren kontestua kontutan hartuta eta euskal eta kubatar erakundeekin dauden hitzarmenei jarraituz.
- Bere ezagutza eta eskarmentua baliatuz, programaren bi lan ildo nagusiak indartzea: Kubatar
- Ekintzaileen urteroko ikastaroa eta enpresentzako aholkulari taldeen jarduera.
- Kuba eta nazioarteko erakundeen aurrean Mundukide ordezkatzea.
DAGOZKION EGINKIZUNAK
- Programaren formazio ekintzak koordinatu.
- Programaren formazio ekintza guztiak antolatu eta zuzendu, eta batez ere Kubatar Ekintzaileentzako urteroko ikastaroa.
- Formazioa eman, eta ikasleak lagundu eta aholkatu.
- Formazio materialak antolatu eta ikastaroen ereduak diseinatu.
- Kubatar bazkideekin ikastaroen antolaketa adostu.
- Ikastaroetan gizarte ikuspegia indartu, erakunde sozialen eredua sustatuz eta horretarako tresnak proposatuz (genero berdintasunerako planak, pertsonen arteko harreman berriak,…)
- Enpresen aholkularitzarako taldeei laguntza eta babesa
- Martxan dauden taldeak indartu eta sustatu, kubatar bazkideekin batera.
- Talde berriak sortzeko prozesuetan lagundu.
- Talde horien plangintzan eta urteko planen jarraipenean parte hartu.
- Talde horietan dauden pertsonei formazioa, jarraipena eta aholkularitza eman.
- Talde horien lana, prozesuen antolaketan parte hartu, horretarako tresnak proposatuz.
- Programaren administrazio lanak kudeatu
- Programaren kontabilitatea eta kudeaketa ekonomikoaren arduradun izatea.
- Programan egindako ekintzen txostenak idaztea.
- Programaren finantzazio lanetan parte hartzea.
- Programaren planifikazioaren jarraipenean parte hartzea.
- Prozesuak martxan ipintzea eta Arrasateko arduradunekin batera jarraipena egitea.
- Dokumentu eta materialen sailkatze eta artxibo lanak egitea.
- Mundukideko zuzendaritzarekin eta Arrasateko programaren arduradunekin ohiko komunikazio izatea eta informazioa bidaltzea.
- Kuban, programaren lantaldea zuzentzea.
- Erakunde publiko, finantzatzaile, eta bazkideekin antolatzen diren koordinazio eta planifikazio bileretan parte hartzea.
- Programaren plangintza estrategikoa, gestio planak, programako ekintza planak, lehentasunak eta aktibitateak martxan jartzea.
- Programan egoten diren ekintzen informazioa, aktak, eta txostenak prestatu eta garaiz aurkeztea.
MENPEKOTASUNA ETA KOORDINAZIOA
- Fundazio zuzendariaren menpean egongo da.
- Kubako proiektu kudeatzailearekin zuzenean koordinatuko da.
- Proiektuaren kudeaketa planak egin eta burutzearen arduraduna da.
BILATZEN DUGUN PERFILA HONAKO HAU DA:
ESKAKIZUNA, PRESTAKUNTZA:
- Unibertsitate heziketa. Lehentasuna emango zaio enpresen administrazioan, antolaketa eta kudeaketen ikasketei.
- Enpresa kooperatiboan ezagutza eta esperientzia. Filosofia honekiko sentsibilitatea.
- Enpresa sorkuntzan, enpresa aholkularitzan eta heziketan ezagutza edo esperientzia.
- Marko logikoaren eta genero ikuspegiaren ezagutza eta esperientzia, kontutan hartuko da.
- Planifikazio, analisi eta sintesi gaitasunak.
- Hizkuntzak: gaztelera (ezinbestekoa), euskara eta ingelesa (kontutan hartuko dira).
ESKAKIZUNA, GAITASUNAK- ESPERIENTZIAK:
- Mundukide Fundazioaren misioarekin identifikatzea.
- Atzerrian lanean ibili izana eta kontutan hartuko da garapenerako lankidetzan eskarmentua izatea.
- Izaera zabala eta gizatiarra. Motibatzeko eta ilusioa sortzeko gaitasuna.
- Komunikatzeko eta harremanetarako erraztasuna. Izaeraz zein portaera bidez kooperatiben baloreak transmititzeko gaitasuna.
- Taldeen kudeaketan eta lidergoan eskarmentua izatea.
- Ofimatika tresnen erabileran aditua (excel-ean batez ere).
- Lanerako malgutasuna eta bidaiatzeko ahalmena.
BALDINTZAK
- Kontratu laborala 2 urtetarako ( Lehenengo sei hilabeteak proba moduan).
- Lan baldintzak Mundukide taulen araberakoak.
- Lana egingo den lekua: Kuba.
- 2015ko abenduan lanean hasteko.
- Interesatuok, bidali zuen kurrikuluma helbide honetara, irailaren 27 a baino arinago: MUNDUKIDE FUNDAZIOA, Zarugalde 30 20500 Arrasate-Mondragon (Gipuzkoa) mundukide@mundukide.org Tel: 943 772010