Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Mundukiderekin Brasilen lan egin nahi duzu?
2007an sortu zen, Mundukide Fundazioak Brasilen bultzatzen duen Garapen Sozioekonomikorako eta Erakundeen Indartzerako Programaren helburua asentamentuetan eta kanpalekuetan bizi diren Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimenduko (MST) familien garapen soziekonomikoa bultzatzea da. Mugimendua orain 35 urte hasi zen borrokan, nekazal erreformarako, aldaketa sozialetarako eta lurraren berreskurapenerako.
LANPOSTUAREN DESKRIPZIOA
Brasilen, MST-arekin elkarlanean, Mundukide Fundazioak bultzatzen duen Garapen Sozioekonomikorako eta Erakundeen Indartzeko Programarako koordinatzaile bat behar dugu Brasilgo Estatu baterako.
FUNTZIOAK ETA ERANTZUNKIZUNAK
• Estatu mailan programaren koordinazio orokorra: pertsonak, ekimenak eta aurrekontua.
• Programaren arlo desberdinak koordinatu eta sustatu: prestakuntza eta hezkuntza arloa, gizarte-enpresak eta generoa.
• Formazio ekintzak koordinatu eta bultzatu.
• Kooperatibetan asistentzia teknikoa eskaini eta honako gaietaz aholkularitza eskaini: antolaketa, ekoizpenaren bultzada, komertzializazioa…
• Estatuan programaren administrazioa: kudeaketa ekonomikoa, kontrola eta jarraipena, txostenak eta memoriak.
• Brasilgo beste erakundeen aurrean, ordezkaritza lanak egin, programarekin zerikusia duten ekintzetan.
BILATZEN DUGUN PERFILA HONAKO HAU DA:
• Unibertsitate titulua.
• Enpresan esperientzia, bereziki kooperatibismoaren filosofiarekiko sentsibilitatea.
• Talde kudeaketan esperientzia izatea.
• Erabiltzaile mailako informatika ezagutza, batez ere kalkulo orrien erabilera.
• Hizkuntzak: kontuan hartuko da portugesa eta euskara jakitea.
• Atzerrian izandako esperientziak kontuan hartuko dira.
• Genero arloan formazioa eta esperientziak kontuan hartuko dira.
BALDINTZAK
– Kontratu laborala 2 urtetarako ( Lehenengo sei hilabeteak proba moduan)
– Lan baldintzak Mundukide taulen araberakoak.
– Lana egingo den lekua: Brasil.
– 2022ko otsailaren 1ean lanean hasteko.
Interesdunek abenduaren 5a baino lehen aurkez dezakete beren kandidatura, curriculum vitae igorrita, helbide honetara: lan@mundukide.org