Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako 177 tituludunek diplomak jaso dituzte

Ekitaldia pasa den ostiralean egin zen, Arrasaten. Bertan, Txomin Nievak, CAF Power & Automation-eko Produktu Teknikoaren Garapeneko zuzendariak, “Experiencias, vivencias y lecciones para el futuro” izenburuko hitzaldia eskaini zuen.
Card image cap
2015/03/31

Mondragon Unibertsitateak diplomak eman zizkien 2013-2014 promozioko Industria Ingeniaritza Teknikoko eta Graduko ikasleei pasa den ostiralean, martxoak 27, Arrasateko Amaia antzokian. Guztira 177 ikaslek jaso zituzten diplomak, horietatik 51 emakumeak direlarik. Gainera, EURACE zigilua duen Ingeniaritza Mekanikoko Graduko ikasleen lehen promozioak jaso zuen diploma. Zehazki, Ingeniaritza Mekanikoko 56 ikaslek jaso zuten, dagokien diplomarekin batera, ingeniaritza batek Europan jaso dezakeen egiaztagiririk ospetsuena eta desiratuena: EURACE europar ingeniariaren egiaztagiria. Izan ere, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ematen duen Ingeniaritza Mekanikoko Gradua EURACE europar ingeniariaren egiaztagiria lortu duen lehen ingeniaritza da Estatuan, Madrilgo Carlos III Unibertsitatearekin batera. EURACE zigilua lortzeko Europako Unibertsitate Eremuan aintzat hartzen diren kalitateari, garrantziari, gardentasunari, aitorpenari eta mugikortasunari lotutako printzipioak ebaluatzen dira.

Diplomak emateko ekitaldian, Txomin Nievak, CAF Power & Automation-eko Produktu Teknikoaren Garapeneko zuzendariak, “Experiencias, vivencias y lecciones para el futuro” izenburuko hitzaldia eman zuen.

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea