MONDRAGONeko Kongresuko presidentea Nafarroako Unibertsitate Publikoan izan da, kooperatibismoaren kurtsoari hasiera ematen

Card image cap
2022/09/26

Leire Mugerza, MONDRAGONeko Kongresuko eta Eroskiko Errektore Kontseiluko presidenteak eman dio hasiera, beste hamaika ordezkarirekin batera, 'Enpresa Kooperatiboen kudeaketa eta zuzendaritza eta Ekonomia Soziala' deritzon ikastaroaren bigarren edizioari, UPNAn.

Ekitaldiak balio izan du ikastaroaren bigarren edizioa martxan jartzeko eta bertan izan dira Mugerzarekin batera beste hamaika ordezkari. Hala, besteak beste, ANELeko eta CEPES Nafarroako presidente Ignacio Ugalde; eta Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko ordezkari Mikel Irujo ere izan dira ekitaldian. 

Guztiek aipatu dute gaur egun Nafarroan horrelako ikastaro bat egotea oso garrantzitsua dela, eredu kooperatiboa sustatzeko ezinbestekoa, "eredu demokratiko, eraginkor eta jasangarria defendatuz". Guztira 25 mila lanpostu sortzen ditu kooperatibismoak Nafarroan gaur eta 2.650 milioi euroko fakturazioa eragiten du. 

Mundua eraldatzekoa

Kooperatibek lehiakortasunez dirua irabazteko ardura badute ere, gizartea eraldatzeko, kalitatezko enplegua sortzeko eta politika solidarioagoak sustatzeko helburua ere badute, azaldu zuten bertaratutakoek. 

Banaketa komertziala