Iñigo Albizuri, MONDRAGONeko erakunde harremanetarako zuzendari berria

Copreci kooperatiban egin du lan eta azken 20 urteotan lanpostu desberdinak bete ditu.
Card image cap
2018/07/10

Iñigo Albizurik (Bilbo, 1966) ibilbide profesional berriari ekin dio, Korporazioan hasi baita lanean, erakunde harremanetarako zuzendari karguan. Arantza Laskurain ordezkatuko du, azken 8 urteotan bete duen kargua hartuz.

Iñigok Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zituen ingeneritza ikasketak eta bere etapa profesional guztia egin du Aretxabaletako Copreci kooperatiban; lanpostu desberdinak bete ditu. Orain arte, Asiako Egozketa alorreko eta Estatu Batuetako Barbakoa negozioaren arduraduna izan da.