MONDRAGON: parekotasunaren bidean urratsak ematen

Azken hamarkada honetako datuak kontuan hartuta, emakumeen presentzia areagotu da gure kooperatibetan. Eta neurri berean igo da bere presentzia zuzendaritza karguetan zein ordezkaritza organoetan. Modu berean, parekotasunerako bideari bultzada berri bat eman zaio 2021-24 eperako onartu den Politika Sozioenpresarialean.
Card image cap
2021/03/05

MONDRAGONek 2019an egindako genero inkestari erreparatuta, Taldeak Euskadin dituen enpresetan lana egiten duen kolektibo osoaren %49 emakumeak dira eta industria enplegu osoaren %10,8a. Euskadin %47 da, estatuan %45 eta Europan %46.

Dibisioak kontuan hartuta, Banaketa, Ingeniaritza eta Zerbitzuak, eta Nekazaritzako elikagaiak dira emakume portzentaje nagusiena dituztenak. Kasu honetan, dibisio bakoitzaren berezko ezaugarriak eragin zuzena dute bilakaeran, nahiz eta guztietan eman den igoera nabarmena azken urteotan.

Zuzendaritza eta ordezkaritza organoetan

Inkesta datuetan jasotzen den bezala, gure kooperatibetako Kontseilu Errektoretan %29 emakumeak dira, eta emakumezko lehendakariak %27 dira. Bilakaera datua interesgarria da, izan ere orain dela hamar urte %23 zen emakumeen partehartzea.

Zuzendaritza karguei dagokionez, %26,8 da emakumeen presentzia Zuzendaritza Kontseiluetan eta sei puntutan igo da azken hamarkada honetan (2010ean %20 zen). Halaber, erdi mailako postuetan dagoen emakume kopuruak nabarmen egin du gora, da eta gaur egun %46an kokatzen da.

 

infografia m82.jpg 

Beste aspektu batzuk

Badira inkestan jaso diren beste hainbat aspektu ere, lana eta bizitza pribatua uztartzeko malgutasunari buruzkoak, esate baterako. Horrela, gure kooperatibetan, lanaldi murriztua duten emakumeak %14 dira, eta %5 gizonezkoak. Europarekin alderatuta, %31 da emakumeen datua eta %8 gizonezkoena.

Bi urtetik behin egingo den genero berdintasun inkesta

Datuak edukitzea ezinbestekoa da egoeraren analisia eta eboluzioa aztertzeko. Zentzu horretan inkesta bidez egingo den bilketa hau bi urtetik behin egingo da era horretan genero berdintasuna kooperatibetan edukiko duen garapenaren jarraipena egiteko. Datu kuantitatiboez haratago, kooperatibak garatzen ari diren Genero Berdintasun planen azterketa kualitatiboa ere egingo da 2021eko inkestatik hasita. Era horretan Plan hauetan jasotzen diren ekintzak aztertu eta lankidetzan aritzeko ekimenak identifikatu ahal izango dira.

Emakumeak.png

Politika Sozioenpresariala

MONDRAGONek 2021-24 eperako onartu duen Politika Sozioenpresarialeko txostenean jaso ditu datozen urteetarako erronka eta estrategiak. Ildo estrategikoen artean, iraunkortasunarekin lotuta aipatzen da kooperatiba sendo eta hobeak ez ezik pertsonentzako eta planetarako garapen eredu hobe bat lortzea dela helburua hurrengo belaunaldiei begira. Erronka hori lortzeko, adierazleen artean honako hau ere finkatzen da: emakumeen portzentajea kooperatibaren organoetan. Finean, generoa zeharkako faktore gisa txertatu da erronka estrategiko guztietan.

Guzti hau lantzeko eta kooperatiben lanari bultzada emateko, Genero Berdintasunerako Praktika Komunitatea sortu da. Iazko abenduan izan zuen lehen saioa eta apirilaren 30ean izango du hurrengoa. Bertan "Pertsonen kudeaketa nola egin genero ikuspegitik” landuko da.

Mondragon Unibertsitatea: belaunaldi gazteen errealitatea

Emakumearen benetako berdintasuna normalizatzeko prozesuan, berdintasun hori benetakoa da arlo guztietan? Prestakuntza eta formakuntzan, nolakoa da bilakaera? Oraindik ere badira emakumezkoak kontsideratzen diren karrerak? Erantzuna, agian, irakaskuntza-adarren araberako matrikula datuetan dago.

Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen titulazioen artean, badira, generoa kontuan hartuta, gorabehera batzuk. Azken urteotako bilakaerari erreparatuta:

  • Goi Eskola PoliteknikoaIngeniaritzetan, lehendabiziko bi titulazioetan emakume kopurua handiagoa da. Ondorengo beste bietan nahiko txikia da. Datuetan, emakume kopurua ageri da, azken 10 urteotan izan den bilakaera kontuan hartuta:
    • Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza: %48tik - %52.
    • Ingeniaritza biomedikoa: 2013-14 ikasturtean jarri zen martxan. Urtetik urtera, %60 emakumeak dira.
    • Mekanikan: %11tik - %16ra
    • Elektronikan: %23tik - %27ra
  • Enpresagintza. GADE titulazioan nahiko parekatuta dago, emakumezkoen kopurua zertxobait altuagoa bada ere, %52. Eta LEINN ikasten dutenen artean, igo egin da emakumezkoen kopurua azken urteotan,%36tik %45era.
  • Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatea da emakumezko matrikulazio gehien dituena. Kasu honetan, Haur Hezkuntzan adibidez, %71-%63 da azken urteotako emakumeen matrikulazio bilakaera, eta badirudi gizonezkoen datua igo dela. Horrez gain, Ikus-Entzunezko Komunikazioan, nahiko parekatuta dago, %50a mantenduz.

Martxoak 8 gure kooperatibetan

Martxoak 8_tokikom_700x700.jpg 

Urtetik urtera asko dira gure kooperatibetan egiten diren ekintzak, Emakumeen Eguna gogora ekarri eta aldarrikatzeko. Aurten ere badira hainbat ekintza aurreikusita, besteak beste: Karmele Jaiok “Aitaren etxea” liburua aurkeztuko duLaboral Kutxan (streamingean eskainiko da),Mondragon Unibertsitatean collage parte-hartzailea,Fagor Automationen talde argazkia,LagunArok “Luze eta motz” antzezlana,Ulma Packagingen maskarilla moreak … eta gainerako kooperatibetan keinu sinboliko asko egingo dira martxoaren 8a dela eta: Soraluce, BatzCopreciFagor AutomationDanobatEroskiErrekaAusolanOrkliUlma HandlingFagor ElectronicaAbantailLaboral KutxaBexen MedicalMondragon Assembly...

Captura de pantalla 2021-03-08 a las 9.17.52.png

Eroskik kanpaina berezia bultzatu du "Batu ditzagun ahotsak" izenekoa eta bertan hainbat pertsonek esandako esaldiak batu dira. Gaia: emakumeak, feminismoa, genero berdintasuna...