Orkli, berrikuntzaren abangoardian

Orklin etorkizuna orain da. Etengabeko berrikuntzarekin eraldaketan aurrera doa Orkli, helburu garbiarekin: 'Efizientzia energetikoa bideratzeko ekosistema interkonektatuen sustapena etxebizitzan'. Azaroan Orklik sari berria eskuratu zuen, berrikuntza arloan hau ere, AUNA 2020. Ordiziako instalazioetara gerturatu gara, Berokuntza negozioko zuzendari den Beñat Zudairerekin egotera.
2020/11/20

"AUNA 2020 saria aitortza bat da, gure bezero garrantzitsu batena, eta era berean konfirmazio bat da, gure bide-orria bikain betetzen ari garen seinale". Beñat Zudairek egin ditu adierazpenok, Orkli-ko Berokuntza Negozioko zuzendariak. 

Goierriko kooperatibak gogor ekin zion orain hamar urte berrikuntza arloari, sektoreko eraldaketan agente aktibo izateko helburuarekin. Eta pausoz pauso erreferente izatea lortzen ari da. Berokuntzaren sektorean dauden aldaketa sakonei aurre hartuz, eta berrikuntzaren bidetik, proiektu, produktu eta soluzio berriak eskainiz. Hala, CERAMAT sortu zen, materialen ikuspegitik berritzailera, eta ondoren iritsi zen OKSOL funtzionatzeko argindarrik behar ez duen eguzki plaka. 

Berrikuntzaren lasterketa horretan, OKSOL eta CERAMAT soluzioei, PKOM⁴ batu zaie orain; bentilazioa, beroketa, freskatzea eta ACS produkzioa soluzio bakarrean integratzen dituen sistema.

Beñat Zudairerentzat bisioa argi dago zein den, efizientria energetikoa bideratzeko ekosistema interkonektatuak sustatzea etxebizitzan. "Teknologia berriak integratu ditutu eraikuntzaren kode berrian aktore nagusi izaten jarraitzeko eta gure bezeroei konfort ekosistema bikaina eskaintzeko".

Orkli munduan

Gaur egun, Orklik hiru lantegi ditu munduan. Ordizian, Txinan, Orkli Kunshan, eta 2006ik Hego Amerikan, Orkli do Brasil.

Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak