Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eroskik 19 gasolindegi irekiko ditu datozen bi urteetan
EROSKIk 19 gasolindegi zabalduko ditu hurrengo bi urteetan. Guztira, inbertsioa zazpi milioi eurotik gorakoa izango da, gutxi gorabehera, eta erkidego hauetan zabalduko dituzte gasolindegiak: Balear Uharteak, Kantabria, Katalunia, Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Galizia. Halaber, gasolindegi gehienak birmoldatu diren edo egin berri diren EROSKI supermerkatuen ondoan egongo dira. Gasolindegietan, konbinatuko dira langileek lagundutako salmenta ordutegi komertzialean eta autozerbitzua 24 orduz.
Gasolindegien sarea handitzeko plan honen bidez, kooperatibak supermerkatuen sarera eraman nahi du zerbitzuguneen kudeaketa, dendak orain baino erakargarriagoak eta lehiakorragoak izan daitezen. “Gure supermerkatuetako baten ondoan gasolindegi bat zabaltzen denean, elikagaien salmentak gora egiten du % 4. Esperientzia hau belaunaldi berriko supermerkatuekin ere egin nahi dugu, gure apustua kontsumitzaileei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak etengabe hobetzea baita”, esan du Rosa Carabelek, EROSKIren sare komertzialeko zuzendari nagusiak.
Uda amaiera aldera, EROSKIk hiru gasolindegi berri izango ditu abian Bizkaian, Kantabrian eta Mallorcan. Gainerako gasolindegiak zabaltzeko egutegia baimenen izapideen mende dago oraingoz; dena den, baimen horietako asko bidean dira jada.
Eskualdeko preziorik onena
EROSKIk erregaiak saltzeko prezio baxuak eskaini ohi ditu, eta politika komertzial horrekin jarraituko du, hots, eskualdeko preziorik onenak izaten.
“Zurekin deritzon eredu komertzialak bereizi egiten gaitu, besteak beste, bezero bazkideek EROSKI Klubaren txartelaren bidez dirua aurreztu dezaketelako. Gainera, txartel hori EROSKI gasolindegietan ere erabil daiteke, Travel Club puntuak lortzeko eta aurreztu dena erregaiarekin trukatzeko”, adierazi du Carabelek.
BP petrolio-operadorea da EROSKI gasolindegien hornitzaile bakarra. CLH operadore logistikoaren bidez dihardu, eta beraz, EROSKIk merkaturatzen duen erregai guztia Espainiako findegietatik dator.
Kooperatibaren gasolindegietan, lau erregai-mota saltzen dira: 95eko gasolina, 98ko gasolina, A gasolioa eta A+ gasolioa gehigarriekin (maiatzean bertan hasi dira azken hori saltzen). A+ gasolioak hobekuntzak dakartza biodieselaren aldean, hala nola sutze-kalitatea, injektoreen garbitasuna, motorraren elikatze-sistema korrosiotik babestea, eta injekzio-ponpak ondo zaintzea. Hori dela eta, onurak dakartza erregaiaren ekonomiarako; zarata eta kutsatzaileak gutxitzen ditu, eta motorra errazago pizten da, baita hotzean ere.
Supermerkatu gehiago zabalduko dira
Gasolindegien sarea handitzeko planaz gain, EROSKIk iragarri du zenbait supermerkatu zabalduko dituela datorren urteko lehen seihilekoan; horietako bi Donostian egongo dira, supermerkatu bana Aretxabaletan eta Azpeitian (Gipuzkoan biak), eta bosgarrena, Zornotzan (Bizkaia).