IKERLAN berritu egin da etorkizuneko industriaren erronkak gidatzeko

Zentro teknologikoak THINK BAI kanpaina abiarazi du, bere marka irudi berria eta industriaren erronka teknologikoei aurre egiteko erabili nahi duen barne eraldaketarako prozesua ezagutarazteko.
Card image cap
2019/05/16

IKERLAN zentro teknologikoa etengabeko bilakaera prozesu batean murgilduta dago. Horren bidez eraldaketei aurrea hartu nahi dien enpresentzako teknologien transferentzian erreferente izaten jarraitzeko. Prozesu horren barruan sartzen da zentroaren irudi korporatibo berria aurkezteko abiarazi duen THINK BAI kanpaina.  Logotipo berria ez ezik, horrek bere nortasun teknologikoa eta inguruneari ematen dion laguntza adierazten baitu, Arrasate-Mondragoneko zentroa bere instalazioak berritzen ari da, eta tresna berriak aplikatzen hasi da bere langileen garapen profesionala bultzatzeko.

Logotipo berria da etapa berri honen hasierako elementurik ikusgarriena, baina IKERLAN aurrerago doa eta bere nortasun grafikoa birformulatzeaz gain bere prozesuak, produktuak eta zerbitzuak ere eraberritu ditu, eraldaketa barrutik gidatzeko eta irmoki aurrera egiteko, gero eta gertuago dituen erronkei aurre egiteko.

Zentroa, bere instalazioak berritzen ari da, Industriako Zibersegurtasunaren eta Errekuntzaren eremuetara zuzendutako laborategi berriak inauguratuta.

Era berean, enpresei premiei bikaintasunez erantzuteko asmoarekin, IKERLANek bere profesionalak zaintzen ditu, oso trebatuta egon daitezen bere bezeroei zerbitzurik hoberena eskaintzeko. Horretarako, Garatzen sortu du, bere langileen garapen profesionala bultzatzeko sistema berritzaile bat, alegia.

Aliantzak ezartzeko eta lankidetzak bilatzeko hartu duen konpromisoaren barruan, IKERLANek hainbat ekimen estrategikorekin egin du bat berriki, esaterako, Zibersegurtasuneko Euskal Zentroarekin (BCSC), hau da, Euskadin zibersegutasunaren kultura bultzatu, eremu horrekin lotura duen jarduera ekonomikoa dinamizatu eta sektore profesionala indartzen duen organoarekin.

Berriki sortu den BRTA edo Euskal Partzuergo Zientifiko-Teknologikoko kide ere egin da, Euskadin teknologiak eta industriak dituzten erronkei erantzutea eta haien posizionamendu internazionala hobetzea xede dituen erakunde horrekin bat eginda.

Informazio gehiago hemen: www.ikerlan.es/thinkbai

Ikerketa zentro teknologikoa