Irakurriena
- 1. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 2. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 3. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 4. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 5. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 6. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 7. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 8. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 9. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 10. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
EAEko enpresen %12k darabil adimen artifiziala
BAIC-en egindako agerraldian bi zenbaki gailendu dira, 10etik enpresa batek erabiltzen duela adimen artifiziala EAEn eta dagoeneko, 7.500 laguni lana ematen dion eta hazten ari den sektorea dela.
Aurkezpenean MONDRAGON Korporazioko Makina-erremintaren eta Automatizazio Industrialaren dibisioetako zuzendari nagusi eta BAIC-en presidenteorde Nerea Arangurenek hartu du parte, Mikel Jauregi sailburuarekin eta eta BAIC-en zuzendari nagusi Laura Marronekin.
EAEko AAren egoerari buruzko Diagnostikoaren ondorio nagusiak:
- AAren ezarpena: oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoko entitateen %12,2k AAko teknologiak erabiltzen ditu. Horrenbestez, hazteko aukera handia dago. AAren erabilerari dagokionez, zenbait sektoretan are nabarmenagoa da AAren erabilera: jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen sektorean, esaterako, portzentaje hori % 25eraino iristen da eta informazioaren eta komunikazioen sektorean, berriz, % 24raino.
- Inpaktu ekonomikoa: AAko soluzioak eskaintzen dituzten enpresen fakturazioa 105 milioi eurokoa izan zen. Bestalde, enpresa erabiltzaileek %9ko hazkundea izan dute beren diru-sarreretan, batez beste, beren jardueran AAko teknologiak txertatu ostean.
- Enplegua: arloak enplegatzen dituen 7.500 lagunetik % 17k ikerketan dihardu eta beste % 83ak enpresa-arloan lan egiten du.
- Heziketa: araututako 35 programa baino gehiago daude Euskal Autonomia Erkidegoan. Mondragon Unibertsitatean eskaintzen dira haietako batzuk, besteak beste, Adimen Artifizial Aplikatuan Unibertsitate Masterra, nahiz eta AAri lotutako edukiak transbertsalak diren gradu askotan, Ingenieritzakoetan batik bat. Mondragon Unibertsitatean ahalegin berezia egiten da ikerketa ikuspegi batetik, AAren erabilgarritasuna aztertzen esparru desberdinetan.
- Azpiegitura teknologikoa: Euskal Autonomia Erkidegoan Errendimendu Handiko 6 Konputazio Zentro (HPC) daude eta 2026rako beste superordenagailu bat aurreikusten da, AAko proiektuen buru izateko EAEk duen gaitasuna indartuko duena.
Ekosisteman parte hartzeko deia
BAIC zentrotik lankidetza estua bultzatzen da enpresa, erakunde, unibertsitate eta teknologia-zentroen artean, Euskal Autonomia Erkidegoa nazioarteko erreferentzia bilakatzeko Adimen Artifizialaren arloan.
Nerea Aranguren: “Ekosistema gisa elkarrekin lan eginaz erronkak abagune bilaka ditzakegu, eta ideiak gure industria- eta teknologia-lidergoa bultzatuko duten errealitate bihurtu. BAIC zentrotik, hazkunde ekonomikoarekin eta jasangarritasunarekin konprometituta gaude, bai eta konfiantzazkoa eta arduratsua izango den, etika eta legearen balioei jarraituko dien AA baten garapenarekin ere".