IKERLANek bere espezializazioa indartu du, euskal industria digitalizatzeko oinarrizkoak diren teknologietan

IKERLAN zentro teknologikoak, Eusko Jaurlaritzaren Elkartek Programak finantzatutako lau proiekturen bitartez ikertuko du. Izan ere, Elkartek programak I+G ekimenak laguntzen ditu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskadi 2020 Planean sartzen diren espezializazio eremuetan.
Card image cap
2018/10/04

IKERLANek gidatuko dituen proiektuak erabat lerratuta daude Arrasate-Mondragonen kokatuta dagoen zentro teknologikoaren espezializaziorekin. “Proiektu horien esleipenak ahalbidetuko digu gure zentroaren arlo estrategikoetan aurrera egitea, eta euskal industriaren berrikuntzarako aliatu teknologiko gida dugun posizionamendua indartuko digu”, adierazi du Ana Martinezek, IKERLANeko Ikerketa eta Nazioarteko zuzendariak.

Zentro teknologikoa, beste zentro teknologiko batzuekin, unibertsitateekin, BERC delakoekin eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen enpresako I+G unitateekin elkarlanean arituko da.

Prestazio handiko potentzia elektronika

Potentzia elektronika, definizioz, Euskadiko energiaren eremuan estrategia teknologikoa eta industria garapenekoa zabaltzen laguntzen duen teknologietako bat da. Ahalbidetzen du energia askotariko aplikazioetan eraginkortasunez erabiltzea, hala nola energia berriztagarria sortzeko, smart grid-etan erabiltzeko, mugikortasun elektrikorako eta, oro har, industrian erabili ohi diren eragingailu elektrikoetarako.

Testuinguru horretan, SICSOL proiektuak erdieroale berrien erabileran sakondu nahi du. Esaterako, Silizio Karburozko erdieroaleen erabileraz gehiago ezagutu nahi du, ohikoak baino eraginkorragoak eta trinkoagoak diren belaunaldi berriko potentzia bihurgailuak garatzen uzte baitute. Horretarako, proiektuak planteatzen du bihurgailuen diseinuari lotutako alderdiak lantzea, hala nola driver adimendunak, edo bateragarritasun elektromagnetikoari lotutakoak (EMC). Halere, bihurgailuen belaunaldi berri honek kommutazio maiztasun handiagoak edukita ahalbidetzen duen kontrol aurreratuari lotutako alderdiak ere lantzea proposatzen du.

Zibersegurtasun osoa industriarako

Automatizazio sistemak eta datuak trukatzeko sistemak ekoizpen planten funtzionamendu egokia arriskuan jarriko duten erasoetatik babestuko duten teknologiak inplementatzeko premia dakar 4.0 Industriaren garapenak.

Euskadi da digitalizazio mailarik handieneko bosgarren eskualdea Europan eta, testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak hainbat ekimen bultzatu ditu zibersegurtasunaren alorrean laguntzeko, hala nola Basque Cybersecurity Centreren sorrera (BCSC), non IKERLAN kidea baita.

Elkartek Programaren esparruan, Euskal Exekutiboak SEKUTEK proiektuari jarraipena ematearen alde egin du. Proiektua 2018aren bukaeran amaituko da eta IKERLAN da gidaria. Proiektu hau osagai ziberseguruen garapenean zentratzen da, industria ekosisteman txertatzeko.

Aurreko proiektuan lortutako emaitzetan abiatuta CYBERPREST jaio da, emaitza horiek osatzeko eta euskal industrian aplikagarria den zibersegurtasun osoko esparru bat eskaintzeko.

Industriako sistemen babesean sakontzeaz gain, beste eremu batzuk ere landuko dira, hala nola zibersegurtasunaren kudeaketa eta gobernua, zaurgarritasunen identifikazioa eta analisia edo mehatxuen monitorizazioa eta detekzioa. Proiektuak aurreikusten du, halaber, eraso baten aurrean sistemek erantzuteko eta leheneratzeko duten gaitasuna hobetzeko teknologia berezietan sakontzea.

Biki digitalak ekipamendu osagai eta ondasunetan aplikatuta

Biki digitalak prozesu edo produktu baten kopia birtualak dira, eta prozesu edo produktuaren benetako bertsioaren portaera erreproduzitzen dute, datuen trukaketa etengabeari esker harekin parekatuta. Beren helburua da probetarako eta saiakuntzetarako subjektua izatea, bere ‘anaia´ fisikoak benetako fabrikazio baldintzetan izango duen portaera iragarri ahal izateko. Teknologia hau funtzionamendu baldintza batzuk ebaluatzeko aplikatzen da, ekoizpen prozesuak edo produktuaren bizitzako portaera optimizatzera bideratuta, bertsio fisikoaren gainean saiakuntza garestiak egin behar izan gabe.

VIRTUAL ikerketa proiektua, ezagutza zientifiko eta teknologia sortzean zentratzen da, etorkizunean ekipamendu ondasunetan eta osagaietan aplikatutako eredu hibrido fisiko-digitalak garatzeko.

“Teknologia honekin sistema horien portaera ebaluatu ahal izango da erabilera baldintza desberdinetarako, aktiboen fidagarritasuna eta bizitza handitzeko, eta horrek kostuak murriztea ekarriko die enpresei”, azaldu du Félix Martínezek, IKERLANeko Mekanika arloko arduradunak.

Plataforma digital pertsonalizatuak

TEKINTZE ikerketa proiektuak, berriz, euskal industriak etorkizunean digitalizazioaren alorrean edukiko dituen premiei erantzuteko beharrezkoak diren teknologiak garatzea du helburua. Soluzio berritzaileak ikertzetik haratago, teknologia hauek fabrikazio sektore guztien ezaugarrietara egokitzen utziko duten mekanismoak bilatuko dira Tekintzeren baitan.

Programak, halaber, trebakuntza izaera dauka. Bere asmoa da Ikerketaren Euskal Sareari ematea plataforma digitaletan duen lehiakortasuna eta bikaintasuna bermatzeko beharrezkoa duen ezagutza, ezagutza hori ondorengo faseetan euskal industriei transferitzeko gai izateko.

IKERLANek, proiektuaren gidaria den heinean, bere 40 urte baino gehiagoko ibilbidean eskuratutako ezagutza jarriko du, bai eta digitalizazioaren eremuan duen esperientzia zabala ere, zeina IKERLAN KONNEKT industriarako soluzio teknologikoen familian gauzatzen baita.

Zentro teknologikoari digitalizazioaren adarrean proiektu osoak, kontzeptualizaziotik prototiporaino, garatzeko ahalmena ematen dion ezagutza sorta da IKERLAN.

Ikerketa zentro teknologikoa