Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
BIKAIN ziurtagirien heren bat MONDRAGONeko kooperatibek aurtengo edizioan
63 kooperatibak dute indarrean euskara planen bat eta horien %11k nagusiki euskara du lanhizkuntza eta laurden batek (%26) euskara eta erdara antzera dute.
Aurtengo BIKAINen edizioan guztira 36 ziurtagiri banatu dira eta horietako 11 MONDRAGON Korporazioko kooperatibak eskuratu dute: 4k goi mailako ziurtagiria lortu dute (Danobat, Matz Erreka, Cikautxo eta Eika), 6k maila ertaineko ziurtagiria (Batz, Copreci, Goimek, Maier, Orkli eta UlmaCyE) eta batek oinarrizko maila (LKS Ingeniería).
Euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa ebaluatzen duen Bikain ziurtagiria 2008an abiatu zen. Harrezkero, beti parte hartu izan dute edizio bakoitzean Korporazioko kooperatibaren batzuk. Horrela, bada, orain arte 34 kooperatibak eskuratu dute Bikain ziurtagiriren bat (15 urre, 27 zilar eta 3 oinarrizko).
Kooperatibek tinko dihardute euskara lan eremuan ere zabaltzen joan dadin; hots, euskaldun jendeak lanean ere garapen osoa izan dezan. Izan ere, printzipio kooperatiboen artean, gizarte eraldaketari dagokion atalean “Euskara, hizkuntza nazionala den aldetik, eta euskal kultura suspertzen laguntzea” jasotzen du MONDRAGONek.
Prestakuntzari dagokionez, euskara plana duten kooperatiben erdiak baino gehiagok (%55) euskara ikasteko aukera ematen die nahi duten lankide guztiei, eta laurden batek (%26) lankide batzuei eskatu ere egiten die. Promozio eta kontratazioari erreparatuta, kooperatiben heren batek baino gehiagok (%36) euskara kontuan hartu du, %13k derrigorrezkotzat jo du kontratazioan, ia laurden batek (%21ek) derrigortasuna lanpostu batzuei aplikatu dizkie eta %19k lanpostu guztiei.