Kooperatibisten babes soziala
Automobilaren industriarako estanpazio trokelak
Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna
Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
Covid-19 kasu positiboen kontaktuak arakatzeko taldearen lana bikaina izan da kooperatibentzat
Argitalpen honetan Matriciko lan taldeak egindako lan bikaina nabarmendu nahi izan du Osartenek, proiektuarekin bat egin duten kooperatibei laguntzeagatik, kasu positiboen kontaktu estuak identifikatzeko, elkarrizketatzeko eta isolamendua proposatzeko lan neketsuan egindako lanagatik. Beti ere, horretarako baldintzak betetzen zirenean:
- 5 minutu baino gehiago egon kasu positiboarekin, 2 metro baino gutxiagoko distantzian eta 24 ordutan 15 minutu baino gehiago metatuta, maskara etengabe eta zuzen erabili gabe.
- Arriskua ezartzerakoan, inguruabar jakin batzuk hartu dira kontuan, hala nola, aerosolak sortzeko arrisku handia zegoen guneak edo transmisio posiblea ebaluatu den ingurunearen beste ezaugarri pertsonal edo sozial batzuk.
Lan-eremuko kutsatze-katea identifikatzeko, arakatzeko eta eteteko jarduera Prebentzio Zerbitzuei zegokien, batez ere esposizioaren jatorria lan-jarduerak berak eragiten zuenean (osasun-jarduera eta jarduera soziosanitarioa, batez ere).
Kasu positiboen kontaktu estuak identifikatzeko, elkarrizketatzeko eta isolamendua proposatzeko lan neketsuan egindako lana aitortzen zaie.
Covid-19 kasuen intzidentzia handia izan zenez, eta Euskal Osasun Sistema Publikoa kolapsatu egin zenez eta bilaketa-jarduera hori garaiz eta behar bezala egiteko gai ez zenez, Euskadin, jarduera-prozedura arautu zen Prebentzio Zerbitzuek lan-eremuan lan horren ardura har zezaten, enpresen jarduera edozein izanik ere.
Miaketa-jardueraren osagarri, prebentzio-zerbitzuak proba diagnostikoen eskaerak egin ditu Osakidetzaren Erakunde Sanitario Integratuan (ESI), eta aldi baterako ezintasun iragankorra eskatu du lanpostutik baztertu behar ziren eta telelana egiteko aukerarik ez zuten kontaktu estuetarako. Era berean, enpresetako Zerbitzu Medikoek laneko kontaktu estuen osasun-egoeraren jarraipena egin dute berrogeialdian, eta Osalani, dagokion adierazpena egin diote.
14 hilabeteko jarduera
2020aren amaieran, pandemiaren iraupena luzea izango zela ikusita, eta Prebentzio Zerbitzuen ohiko jarduera geldiaraztearekin batera, bilaketa-lan horretan berariazko pertsona-talde bat sortzea proposatu zen. Talde horrek, nahiz eta aldez aurreko esperientziarik izan ez, lanerako eta zorroztasun metodologikorako gaitasun handia izan du, Matricik prebentzio-taldeei lagundu die, eta oso modu garrantzitsuan arindu du Covid-ak eragin duen lan-karga handia.
Horrela, 2021eko urtarriletik 2022ko otsailera bitartean, pertsona horien jarduera olatu pandemikoen erritmoan aldatuz joan da, 2022ko hasieran seigarren olatuaren gailurrera iritsi arte, txertatutako biztanleriaren portzentaia oso altuarekin, birusaren intzidentzia handia kasu kopuruetan, baina ez kasu horien larritasunean.
Administrazio Publikoak, kasu kopuruen gorakada handia dela eta, ezin izan du bilaketa-estrategia berarekin jarraitu, eta, ondorioz, arau-aldaketak ezarri dira, prebentzio-zerbitzuei horrelako funtzioak kenduz, pertsona xahurgarrien aldeko jarduerak lehenetsiz eta agerraldiak ikertuz.
Horregatik, 2022ko otsailean proiektua amaitzea proposatu da. 14 hilabeteko jarduera laburbiltzea erraza ez bada ere, talde honen lanari lotutako zifra adierazgarrienetako batzuk azpimarratu ditugu:
- Astelehenetik iganderako zerbitzua, oporrak barne eta bi pertsonen artean garatuta. (lan kargaren arabera, beste pertsona batzuk gehitzen joan zaizkie).
- Guztira, 1.689 kasu positibo arakatu dira, eta kasuen %82a azken olatuaren hilabeteetan bildu dira. (2021eko azarotik 2022ko otsailera bitartean, 1.385 kasu guztira).
- 173 egunetan ez da positibo bakarra ere erregistratu, aldiz, positibo guztiak 251 egunetan jakinarazi dira, egun horietan batez beste 6,73 positibo eman baitira.
- 376 positibo (kasu guztien %22a baino gehiago) asteburu, jai egun edo opor egunetan komunikatu dira.
- Iraila eta urria izan dira hilabete lasaienak, izan ere, 19 kasu positibo bakarrik komunikatu dira.
- Kontaktu estuak identifikatzean, 1.126 pertsona elkarrizketatu dira (kasu positiboez gain), eta horietatik 645ek kontaktu estuak izateko baldintzak beteko lituzketela ondorioztatu da, hau da, positibo bakoitzeko 0,66 kontaktu estuko ratioa atera da (bi kontaktu estu hiru positiboren artean).
- Iraila eta urrian horrenbeste kasu izan ez arren, kasuen ratioa 1,7 eta 1,1 izan zen, baieztatutako positiboen kontaktu estuetan.
- 390 kasu positibok, ez zuten “kontaktu esturik” izan lan eremuan.
- Aldiz, 298 kasu positibok, 645 kontaktu positibo izan dituzte, 2,16 pertsona batez beste.
- Kontaktuen %41a, bazkal ordu edo kafe orduetan izan dira, laneko bazkari formal nahiz lanetik kanpoko bazkari informalak barne.
- Kontaktuen %38 laneko bilera bat partekatu ondoren gertatu dira, bilera horretan parte hartu duen pertsonetako bat positiboa izan delako.
- Kontaktuen %21, pertsona positibo batekin autoa partekatu ondoren izan dira.
- Positibo eman duten pertsona guztietatik, gutxienez 11 identifikatu dira berriz infektatu direnak.
- 37 kooperatibek erabili dute zerbitzu hau.
Zerbitzu hau, oso ondo baloratua izan da parte hartu duten kooperatibengandik. Horregatik, lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu MONDRAGON eta Lagun Aro EPSVri, Osartenek bilaketa taldea sortzeko ekimenari emandako laguntzagatik. Era berean, eskerrik asko Matrici kooperatibari eta, zehazki, Urtzi, Gaizka, Egoitz, Etor, Angel, Roman Alex eta Sandrari.
Zorionak egindako lan onagatik!