FLL Euskadi-MONDRAGON torneoaren finala jokatu da

Gernikako San Fidel Ikastolako Sanfitek_LAND eta Sanfitek_FIRE taldeak sailkatu dira martxoaren 25 eta 26an Cartagenan, Murtzian, jokatuko den estatu mailako final handira
Card image cap
2023/03/04

FLL Euskadi-MONDRAGON itzela izan da beste behin.  Euskal Autonomi Erkidegoko 14 ikastetxetik etorritako 400 ikasle inguruk jaiegun zoragarria igaro dute Mondragon Unibertsitateko Iturripeko campusean. FLL Euskadi torneoaren final nagusiko egoitzetako bat izan da Arrasatekoa, Bilboko (Deusto Unibertsitatea) eta Donostiako (Fomento San Sebastián) egoitzekin batera. FLL Euskadi-MONDRAGONek 42 talde hartu ditu, 24 Challenge kategorian eta 18 Explore kategorian, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorritakoak. Challenge kategoriakoek estatu mailako FIRST LEGO League finalera sailkatzea izan dute jokoan, eta bertatik aterako dira apirilaren 19a eta 22a bitartean Houstonen (AEB) egingo den nazioarteko finalerako sailkatuak. Superpowered erronka medio, ikasleek beraien programa zientifikoan energia nondik datorren eta nola banatu, biltegiratu eta erabiltzen den aztertu dute.

Ganadores.MONDRAGONJPG.jpg
Gernikatik etorritako Sanfitek_LAND taldea izan da irabazlea.

Talde irabazleak

FLL Euskadi-MONDRAGONen parte hartzea lehen mailakoa izan da, eta Challenge kategorian parte hartu duten 24 taldeen artean Gernikako San Fidel Ikastolako Sanfitek_LAND eta Sanfitek_FIRE izan dira datorren martxoaren 25 eta 26ean Cartagenan (Murtzia), izango den Estatu mailako finalera sailkatutakoak. Palmaresa honela osatu da:

MAIER saria Entrenatzailearentzat

ISS Team

ERREKA SARIA Ingeniaritza Bikaintasunean

Arizmendi Ikerlan 4

ARRASATEKO UDALA saria Etorkizun Oparoko Gazteentzat

Lauaxeta 8

FAGOR Taldea 1º saria Robotaren Portaerarentzat

Sanfitek_FIRE

IKERLAN 2º saria Robotaren Diseinuarentzat

Arizmendi Ikerlan 3

MONDRAGON Corporación 1º SARIA saria Robotaren Diseinuarentzat

Sanfitek_Hydro

LABORAL KUTXA 2. saria Proiektu Berritzailearentzat

Low Battery

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA 1. saria Proiektu Berritzailearentzat 

WARMEEINSPARUNG

EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILA 2. saria FIRST Balioentzat

Bermibot Omega

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 1. saria FIRST Balioentzat

Cemen Team

INNOBASQUE 2º SARIA Irabazlearentzat

Sanfitek_FIRE

INGENIERA SOY 1. saria Irabazlearentzat

Sanfitek_LAND

2º PremioMONDRAGON.jpg
Sanfitek_FIRE taldea ere estatu mailako finalean izango da

Interkooperazioan oinarritutako ekimena

FIRST LEGO League posible egiteko erakundeen elkarlana ezinbestekoa bilakatzen da. ZTIM hezkuntza eredua oinarri duen programa honek 40 erakunde ezberdinen babesa jasotzen du, eta hauen artean daude Laboral Kutxa, Fagor Taldea, Ikerlan, Maier, Ausolan edo Erreka. FLL Euskadin guztira 42 ikastetxek hartu dute parte, 947 ikasle bilduz (547ª neskak). Guzti hau posible egiteko, boluntarioen papera ezinbestekoa da, eta 2023an 247 boluntarioak hartu dute parte, horietatik 85 FLL Euskadi-MONDRAGON-en lanean aritu direnak.

FIRST LEGO League haur eta gazteen artean zientziarako eta teknologiarako interesa sustatzea helburua duen nazioarteko hezkuntza-programa bat da,110 herrialdetan

egiten dena eta 679.000 ikasle baino gehiago batzen dituena.

Euskadin, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia da ekimenaren bultzatzaile nagusia, Deustuko Unibertsitatearekin, Donostia Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, eta azken urteetako lanari esker ZTIM Hezkuntzako (zientzia, teknologia, erreferentziazko programa bihurtu da.

_R018522.jpg
Torneoaren laguntzaile diren erakundeen ordezkariek ez dute jaia galdu nahi izan.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa