Energia berriztagarrien inguruko webinarra, ekainaren 1ean

Repsol Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateak antolatzen duten webinar honetan, energia berriztagarriek Espainian duten bilakaera aztertuko eta horien hedapen eraginkorra egiteko dauden erronka nagusiak aztertuko dira.
Card image cap
2023/05/18

Isuri txikiko energia eredu bateranzko trantsizio konplexuan, askotariko energia berriztagarri motak funtsezkoak dira. Aurrerapen teknologikoei esker, instalazio, ekoizpen eta mantentze kostuak merketu dira, eta energia hauek eskuragarriagoak eta lehiakorragoak bihurtu dira.

Webinarrean energia berriztagarriek Espainian izan duten bilakaera aztertuko da eta gai horiei buruz eztabaidatuko da, hedapenean dituzten erronka nagusiak aztertuz.

Ekainaren 1ean izango da, 10:00etatik 12:00etara, online.

Helbide honetan eman daiteke izena: https://openroom.fundacionrepsol.com/es/eventos/152/

Egitaraua

  • 10:00 Irekiera
    • Jon Andoni Barrena, Energia Elektrikoa taldeko ikertzaile eta irakaslea Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan
  • 10:05 Energia berriztagarri motak eta erronka teknologiko zirkularrak
    • Gonzalo Abad, Irakasle eta ikertzailea elektronikako arloan Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan
  • 10:20 Trantsizio Energetikoa, beste bat gehiago? Inplikazioak
    • Jacinto Lobo Morán, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendari ohia
  • 10:40 Adituen panela “Energia berriztagarrien papera trantsizio energetikoaren erronkan”
    • Energia berriztagarrien instalakuntza bizkortzen Espainian.Javier Galindo, Repsol Renovables-eko Negozio Garapenerako Gerentea
    • Berriztagarrien garapenerako eredu disruptibo berria: energia parte-hartzailea. Jon Zayas, Statkrafteko Proiektu Eolikoen Garapenerako Gerentea
    • Energia berriztagarrien integrazioa Espainiako mix energetikoaren baitan: Proiektu berriztagarrien merkatuaren ikuspegia. Javier Revuelta, AFRYko zuzendari nagusia.
    • Energia berriztagarrien gizarte onarpena eta ingurumen inpaktua. José María González, APPA Renovables-eko zuzendari nagusia.
  • 11:40 Galderak egiteko tartea
    • Jon Andoni Barrena, Energia Elektrikoa taldeko ikertzaile eta irakaslea Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan
  • 12:00 Ondorioak eta itxiera

Irakaskuntza unibertsitate zentroa