Fagor Arrasatek eta Mondragon Unibertsitateak zizaila adimendunak diseinatuko dituzte erresistentzia handiko altzairuarentzat

Card image cap
2020/09/02

Proiektuak, IntellCutProcess izenekoak, ebaketa-prozesuan esku hartzen duten parametroak aztertuko ditu, hala nola, ebaketa-indarra, trokelaren bereizketa edo lasaierak edo ebaketa-angelua.

Sistema iragarleak beharrezko esku-hartzeak planifikatzeko aukera emango du ekoizpen geldialdi programatuekin

 

Lortutako datuei esker, ebaketa-tresna optimizatu ahal izango da erabilitako materialean eta babeserako-estalduran. Zizailak, mozketaren kalitatearen adierazle desberdinak neurtuko dituzten sentsoreak izango ditu, hala nola, errebabaren altuera eta ebakitako eremuaren profila.

Informazio horrekin, sistemak ebaketa-tresnaren degradazio-egoera monitorizatu ahal izango du, ebaketaren kalitate eta zehaztasun handienari eutsi ahal izateko. Era berean, sistema iragarleak beharrezko esku-hartzeak planifikatzeko aukera emango du ekoizpen geldialdi programatuekin, eta horrek OEEa makinaren errendimendua handitzen du. Ikerketaren emaitzak balioztatzeko, lehenik zizaila prototipo bat eraikiko da lodiera handiko txapa ebakitzeko, guztiz sentsorizatua. Ondoren, benetako ebaketa-linea operatibo batean jarriko da ekipo berria.

Europar Batasuneko RFCS-2019 (Research Fund for Coal and Steel) programak finantzatzen du programa, eta 6 bazkidek parte hartzen dute; besteak beste, Fagor Arrasate, Mondragon Unibertsitatea eta Zorrotz hortz-fabrikatzaileak.

Fagor Arrasateri buruz

Fagor Arrasate munduko liderra da altzairuzko, aluminiozko eta herdoilgaitzezko konformaziorako neurriko soluzioen diseinuan eta fabrikazioan; eta prentsak, bobinak ebakitzeko eta prozesatzeko lerroak eta metalezko pieza konplexuak fabrikatzeko sistema osoak egiten ditu. Konpositeen konformazioan, beroko eta hotzeko forjaketasistemetan eta Press Hardeningen ere aditua da. Globalki jarduten da, eta bezeroen artean OEM-ak, Tier-1-ak eta automobilgintza eta sektore aeroespazialeko zerbitzu-zentroak daude, baita forjaketa, siderurgia, etxetresna elektriko eta metalezko altzarien industrietako konpainiak ere. 60 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Fagor Arrasatek 6 ekoizpen-planta, laguntza teknikoko 4 zerbitzu-zentro eta I+G+b zentro bat ditu, eta merkataritza-ordezkaritza ugari ere bai munduan zehar. Mondragon Corporationeko sortzailea da, Europako industria talde handienetako batena hain zuzen, 80.000 profesional baino gehiago baititu.

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa