Online ikasteko testuinguruak diseinatzeko formazioa

Irakasleei zuzendutako ikastaro honek 24 ordu iraungo du eta online eskainiko da. Datorren irailaren 14an hasiko da.
Card image cap
2020/08/24

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH), Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaslei zuzendutako ikastaro trinkoa eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Online emango den 24 orduko ikastaro honetan, parte-hartzaileak ikasiko dute diseinatzen online irakasteko testuinguruak.

Bi helburu nagusi ditu ikastaroak: batetik, aurrez aurrekoaren eta eremu digitalaren arteko loturak eta aukerak ezagutzea. Horregatik, parte-hartzaileak trebatuko dira aurrez aurre zein eremu digitalean ikaskuntza-prozesu eraginkorrak modu esanguratsuan uztartzeko estrategietan. Bestetik, ezagutzea testuinguru digitaletan kontuan hartu behar ditugun irizpideak; adibidez, ingurune digitaletan modu eraginkorrean komunikatzeko estrategiak, ikasleen parte-hartzea sustatzeko estrategiak eta tresnak eta irakasle/tutore gisa, testuinguru digitaletan ikasleen jarraipena edo ebaluazioa egiteko aukerak eta tresnak. 

Ikastaroa bi multzotan dago antolatuta eta euskaraz edo gazteleraz egin ahal izango da:

  1. Eredu hibridoak ezagutzen (8 ordu): 
    1. Zer da ikaskuntza testuinguru digitaletan? zeintzuk dira testuinguru digitaletako ikaskuntzaren gakoak? 
    2. Nola uztartu aurrez aurrezkoak eta testuinguru digitalak: estrategiak eta gakoak.
  2. Testuinguru digitaletan sakontzen: gakoak, estrategiak eta tresnak (16 ordu): 
    1. Komunikazioa.
    2. Parte-hartzea.
    3. Jarraipena eta ebaluazioa.

 

2020-2021 ikasturtean, hiru alditan eskainiko da ikastaroa:

  • 2020ko irailaren 14tik urriaren 16ra.
  • 2021eko urtarrilaren 18tik otsailaren 19ra.
  • 2021eko apirilaren 19tik maiatzaren 21era.

Informazio gehiago:

Nagore Eskibel (Idazkaritza Akademikoa)

neskibel@mondragon.edu 

600 097 109

Koordinatzailea 

Ainara Imaz 

aimaz@mondragon.edu 

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea