Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
ULMA Constructionek PEFC egiaztagiria eskuratu du ingurumenarekin duen konpromisoa balioan jarriz
ULMAk, programa horrekin bat eginda eta PEFC egiaztagiria lortuta, modu aktiboan laguntzen du munduko basoak era arduratsuan kudeatuko direla ziurtatzen, ahalegintxo bat eginda klima aldaketa ekiditeko eta landa populazio askoren oinarria bermatzeko funtsekoak diren biodibertsitatea eta ekosistema ugari babesteko. Zaintza Katearen egiaztapenaren barruan sartzen da basoko produktuk iturri iraunkorretarantz jotzeko trazabilitaterako eskakizunak betetzea. ULMAren egiaztapenaren irismena VM-20 egurrezko habeak, hiru geruzako taulak eta Birch taula fenolikoak saltzeko lanetarako aplikagarria izango da, haien fabrikaziorako baso egiaztatuetatik datozen produktuak erabiliz.
ULMAren aukeraketa arduratsuak merkatu globaletan sartzea ahalbidetzen du, mundu mailako erakunde eta enpresek PEFC erabiltzen baitute basoen kudeaketa iraunkorraren erreferentzia gisa.
PEFC egiaztagiri eskuratu aurretik, ULMAk ingurumenaren babesari lotutako ondoko jarraibide orokorrak ezarri ditu, eta dudarik gabe lorpen honetarako funtsezkoak izan dira. Bere jardueraren garapen iraunkorrean laguntzea, horretarako beharrezkoak diren baliabideak eskura jarrita. Bere jarduerak eragiten dituen hondakinak progresiboki murriztea, bideragarri den guztietan. Lege betekizun aplikagarriak eta ULMAk adosten dituen beste baldintza batzuk betetzea. Ingurumeneko helburu eta jomugak finkatzea, ingurumeneko politika betetzean aurrera egin ahal izateko, ingurumenaren etengabeko hobekuntza eta kutsadurarenprebentzioa printzipiotzat hartuta. Baliabideen erabilera iraunkorra bultzatzea, besteak beste Zaintza Katearen betekizunak ezartzeko eta zaintzeko konpromisoa hartuta, PEFC arauaren arabera. Langileek ingurumenaren alorrean hartzen diren jarduketetan lagundu dezatela bultzatzea . Bukatzeko, ULMAren jarduerarekin zerikusia duten oinarrizko ingurumen gaiak alde interesatuen esku jartzea erabat.
Garapen jasangarria
Zaintza Katearen PEFCren bitartez egiaztatzea da, hitz batean, ULMAko kolektibo osoak hartutako konpromisoa eta egindako ahalegina aitortzea, bere jarduera modu iraunkorrean garatzeak ingurunean inpaktu txikia izaten laguntzeko eta, gainera, bere bezeroen eskaerei erantzuteko, gero eta kontzientziatuagoak baitaude PEFC Zaintza Katearen egiaztagiria duten produktuen erabilerarekin eta eraikuntza metodo iraunkorrak aplikatzearekin, hala nola BREEAM metodoa (Building Research Establishment Environmental Assessment Methodology) edo LEED eraikitzeko modua (Leadership in Energy and Environmental Design), besteak beste.