Fagor Elkarrekin tresna sortu du Fagor Taldeak, komunitatea indartzen segitzeko

Azken hileotako lanketaren ostean, Fagor Elkarrekin egitasmoa aurkeztu berri du Fagor Taldeak. Haren bidez, kooperatibetako, eta, oro har, Fagor Taldeko, komunitatea indartzeko bitarteko berri bat eskaini gura du, besteren artean, haiei, gizarteko ekinbide desberdinetan euren aletxoa jartzeko aukera eskainiz.
Card image cap
Fagor Ederlaneko langile bat, Bergarako lantokian.
2022/07/13

“Komunitatearekiko konpromisoak ezaugarritu du Fagor sortzetik. Horretan sakontzen segitzeko bitartekoak eskaini gura ditugu, kideei gizarteko ekimen ezberdinekin bat egiteko aukera emanez, eta, zela ez, haien laguntza aitortuz”, argitu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko iraunkortasun arduradunak.

Fagorreko kideak asteon hasi dira tresna erabiltzen eta 300 kide baino gehiagok dute dagoeneko Fagor Elkarrekinekin bat egina

Gaur-gaurkoz, boluntariotzari, proiektuen inguruko informazioari edo dohaintzari loturiko ekimenak barnebiltzen ditu Fagor Elkarrekin tresnak; eta, horiek oinarri, tartean, ErriGorak Nafarroako suteen harira abiaraziriko diru bilketa kanpaina, bidezko merkataritzaren bueltako Harreman Denda ekimenean boluntario izateko aukera eta Mundukide Fundazioaren proiektu batean koordinatzaile izateko deialdiari buruzko informazioa topa daitezke hartan. “Bien bitartean, berbetan gabiltza bestelako eragileekin, haien jardunean laguntzerik bagenu, zertan lagun genezakeen jakiteko. Asmoa da tresna dinamiko bat sortzea, uneko beharren araberako eguneratzeak izango dituena”, argitu du Iraunkortasun arduradunak.

Abiarazi berri den Fagor Elkarrekin tresna erabili gura duenak, webgune edo mugikorreko aplikazioaren bidez sor dezake haren erabiltzailea. Fagorreko kideak asteon hasi dira tresna erabiltzen. Eta 300 kide baino gehiagok dute dagoeneko Fagor Elkarrekinekin bat egina.

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea