Jon Arostegi bilbotarra, Ekokaleak lehiaketako irabazle

XXI. mendeko etxebizitzen inguruko jardunaldia egin zuten joan den astean Garaia Berrikuntza Gunean Arizmendi ikastolak antolatuta. Zehazki, CO2 isurketa baxuko eraikinen inguruko hitzaldiak eman zituzte hainbat adituk. Ekokaleak lehiaketako sariak ere banatu zituzten.
Card image cap
Lehiaketako saridunak.
2011/05/17

Bosgarrenez antolatu ditu Arizmendi Ikastolak eraikuntzaren inguruko jardunaldiak. Eraikuntzako punta-puntako gaiak lantzeko, eta aditu eta teknikariei gai horien inguruko informazioa eskaintzeko helburuarekin sortu zituzten jardunaldiok.

Urtero gai ezberdin bat hartzen dute ardatz, eta aurtengoan CO2 isurketa baxuko eraikinak izan dituzte hizpide eta hainbat adituk hitzaldiak eman dituzte. Aukeratutakoa gaurkotasun eta interes handiko gaia dela diote antolatzaileek, eraikuntzan ezezik gizartean ere eragina duelako.

Ekokaleak lehiaketa

Hala ere, hitzaldiez gain, sari-banaketa ere izan zen. Ekokaleak izeneko hiri-altzari iraunkorren ideien lehiaketako sariak ere banatu zituzten.

Guztira 93 lan aurkeztu dira, Lanbide Heziketako ikasleek eserlekuak diseinatu behar izan dituzte. Espainiako hainbat lekutako ikasleek hartu dute parte: Almeria, Burgos edo Cadizekoek, adibidez. Euskal Herriko zazpi lan aurkeztu dira, tartean Arizmendi ikastolako bost. Sarituak honako hauek izan dira:

Ekokaleak lehiaketako irabazlea

  1. Lehenengo saria: Jon Arostegi. IES Emilio Campuzano, Bilbo.
  2. Bigarren saria: Alvaro Gomez. IES Enrique Florez, Burgos.
  3. Hirugarren saria: Andrea Arnaiz. IES Enrique Florez, Burgos.
  4. Laugarren saria: German Ferrero. IES POU CLAR Ontiyeny, Valentzia.
  • Gazte saria: German Ferrero. IES POU CLAR Ontiyeny, Valentzia.
  • Ikastetxearen saria: IES Campuzano, Bilbo.

Informazio gehiago duzue lehiaketaren blogean.

Irakaskuntza