Fagor Multimedia Solutionsek hitzarmena sinatu du COITekin

COIT Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialarekin sinaturiko lankidetza-hitzarmenaren helburua da elkargokideen eskura jartzea telekomunikazio-teknologien inguruko prestakuntza tekniko eta praktikoaren eskaintza zabala.
Card image cap
Fagor Multimedia Solutions-eko zuzendari Gorka Guerra eta Oiane Niebla Battistella, Euskadiko Telekomunikazio Ingeniaritzako Elkargo eta Elkarteko dekanoa, akordioa sinatu bitartean.
2024/07/15

Abiadura azkarrean mugitzen ari den ingurune profesional batean, Fagor Multimedia Solutions-ek uste du estrategikoa dela sektoreko eragile garrantzitsuekin lankidetzak aktibatzea, bere produktu- eta zerbitzu-eskaintzaren azken erabiltzailea teknologia berrienetan informatua egon dadin.

Aurreikusitako prestakuntza-katalogoak barne hartzen ditu, besteak beste, GPON teknologia eta In-Room entretenimendurako eta Digital Signage software-teknologiak erabiltzea hainbat sektoretan, hala nola hospitality sektorean, soziosanitarioan edo eraikin berezietan; chromecasting profesionaleko soluzioak B2B sektorean entretenimendu pertsonal digitalerako; edo RF Overlay teknologia, ICT 2rako zuntz optikoko sarean RF transmititzea ahalbidetzen duena.


Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak