Columbus markak triatleten TriBag poltsa berria aurkeztu du

Columbus, Wingroup kooperatibako marka komertziala izanik, TriBag kirol poltsa aurkeztu berri du, bereziki triatletei zuzenduta. Poltsak bost konpartimentu desberdin ditu, kirolariak behar duen guztia gordetzeko: kaskoa, kirol zapatilak, bizikletako oinetakoak, neoprenoa, eta dokumentazioa. TriBag definitzeko eta diseinatzeko aspektu desberdinak hartu dira kontuan eta triatleta batzuen kolaborazioa ezinbestekoa izan da.
2014/07/18

Tri Bag poltsa berri honen bitartez Columbus markak triatloira jauzia egin du. Merkatu berrian sartzeko erronkari eusteko, produktu berritzaile bezain praktikoa aurkeztu du, izan ere Tri Bag triatleten artean erreferentziako poltsa izateko sortu da. Diseinu berritzaileaz gain, ehun aproposenak erabili dira, igeriketa, txirrindularitza eta atletismoa praktikatzen duten kirolariek modu erosoan erabil dezaten.

mosaico MikelLasa

Mikel Lasa, Antxintxika Triatloi Taldeko triatletak TriBag poltsa berria erakusten du.

Poltsa berriak bost konpartimendu desberdin ditu, kirolariak aukera izan dezan behar duen material guztia bertan gordetzeko: bizikletako kaskoa, korrika egiteko zapatilak, bizikletako zapatilak, neoprenozko bainujantzia, eguzkitarako betaurrekoak, ur botilatxoa, gel hidratatzailea, nezeserra, giltzak, mugikorra eta eraman beharreko dokumentazio guztia.

Eramateko erraza eta moldakorra

Tri Bag poltsak bi sistema ditu eramateko. Alde batetik sistema klasikoa du, kirten luzearekin soinean kurutzatuta eramateko, eta bestetik sorbaldan motxila bezala eramateko korrea bigunak eskaintzen ditu. Gainera, motxilako tiranteak azpian gorde daitezke erabiltzen ez direnean.

Bi sistema hauen bitartez, poltsa une oro egokitu daiteke txirrindulariaren beharretara, modu errazean.

Diseinu berritzailea egokitzeko triatloi ekipo baten kolaborazioa ezinbestekoa izan da, beraien bitartez erabilpen frogak gauzatu baitira.

maleta casco

Columbus, Wingroup-eko marka

Columbus, MONDRAGON Korporazioko Wingroup kooperatibako outdoor marka da. Azken urteotan naturaz gozatzeko katalogoko zabala komertzializatu du: kanpin dendak, lo egiteko zakuak, motxilak, makilak, kantinplorak, eta abar.

Produktu berri honen bitartez, triatloi mundura jauzia egin nahi du; horixe da erronka.

Kanpin dendak eta soinketa gailuak