Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
'Hazia' musikala Gasteizen
Arrasateko Amaia Antzokian egindako estreinaldi bikoitzaren ondoren, Bilboko Arriaga Antzokian eta Donostiako Kursaalean egin dira emanaldiak eta, asteburu honetan, abenduaren 17an, Gasteizko Principal antzokian egongo da Hazia ikuskizunaz gozatzeko aukera.
Gasteizen prentsaren aurrean egin zuten aurkezpenean Gontzal Mendibilek azpimarratu zuen eszenaratzea berriro ere ikusgarria izango dela. "Hogei bat abeslari eta interpreterekin, 10 musikarik, 13 dantzarik, narratzaile batek eta bi abesbatzak lagunduta, publikoa gozaraziko" dutela azpimarratu zuen, Jose Maria Arizmendiarrieta kooperatiben sortzailearen bizitza eta obra erakutsiz.
Miguel Angel Laspiurrek adierazi zuenez, "HAZIA proiektua hasi zenean utopia bat zen, baina gaur egun errealitate bihurtu da", gaineratu zuen musikalarekin "lortzen" ari dela Arizmendiarrietaren figura erreferenteari eman beharreko bultzada, Euskal Herrian bertan zein kanpoan.
Halaber, jakinarazi zuten eszenaratzea elebiduna izango dela.
Sarrerak salgai daude Principal antzokiaren webgunean, baita leihatilan ere, ordutegi honetan: asteartetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik, 17:30etik 19:30era. Larunbatetan 11:30etik 13:30era, eta ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago.
Hurrengo zita, beraz, abenduaren 17an, 19:30ean, Gasteizko Principal antzokian.
Kolektiboan sortutako ikuskizuna
Gontzal Mendibil abeslari eta sortzaile bizkaitarra da Hazia musikalaren bultzatzaile nagusia, baina ikuskizuna aurrera eramateko elkarlana ezinbestekoa izan da. Arkaitz Gartziandia dago paper protagonistan, eta berarekin batera aktore talde nabarmen batek ematen die bizia Arizmendiarrietaren bizimoduan garrantzitsu izandako hainbat pertsonaiei. 11 musikari, 6 kantari, 16 antzezlek, Ohiko dantza taldeak eta Goikobalu eta Easo abesbatzen elkarlanak osotasuna ematen dio Haziari, ikuskizun paregabe bat eskainiz ikusleari. Arizmendiarrietaren bizimodua ardatz duen antzezlan bat izanik, ezinbestekoa zen hau modu kooperatiboan sortzea.