Kide Chillventa 2022 azokan izan da

Hotz-sistema, aire girotu eta aireztatze eta bero-ponpa sektoreen nazioarteko azoka iragan astean egin zen Nuremberg-en, Alemanian, bertako erakusketa zentroan.
Card image cap
2022/10/17

Kide, hozkailu kameren, panel isolatzaileen, ate izozkailuen, hotz eta lehorkailu sistemen fabrikatzaile bizkaitarra Chillventa azokan izan zen iragan astean, urriaren 11tik 13ra bitartean. Kidek zerbitzu integralak eta produktuak eskaintzen ditu, balio handiko harremanak sustatuz sektoreko agente ezberdinekin. Sektore horietara guztietara bideratzen du bere negozio eredua, baina instalatzaile eta banatzaile handiak dira bezero nagusi, bai Estatuan zein nazioartean. 

IMG_2995.JPG

Chillventan erakusketa espazio dotoreaz

Erakusketa espazio dotorea, metro koadro askokoa, eraiki dut Kidek Chillventa azokan, produktu zein zerbitzu eskaintza zabala egiteko asmoarekin. Berriatuako kooperatibako ordezkaritza multidiziplinar zabala izan da hiru egunez Alemanian, bezeroekin eta hornitzaileekin bertatik bertara harremanak sendotzen eta sektoreko beste marka eta bezero potentzialak identifikatzen.

Dibertsifikazioa merkatu eta produktuan

Kidek argi du etorkizuna dibertsifikazioan dagoela, bai merkatu berriak irekiz zein produktu berritzaileak garatuz. Hala, azken hilabete eta urteotan, Kidek Basileako (Suitza) aireportuko instalazioak jarri ditu, baita Berlinen ere, eta Madagascar-eko mehategi batzuetan, zein Amsterdam-eko aireportuan, Easyjet konpainiarentzat, eta proiektu horietan guztietan Kideren erantzun ahalmen eta gaitasuna izugarria izan da.

Era berean, Europako airelinea inportanteenek Kiden aldeko apustua egin dute haien instalazioetan kamerak, ate isolatzaileak, catering guneak, paketatze guneak eta hotz sistemak ezartzeko. SAS konpainiak (Escandinavian Airlines) esaterako; Oslo, Copenhague eta Stockholm-eko instalazioak muntatzeko ardura eman dio Kideri.

Hotz ganberak