Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Sei enpresa proiektu sortu dira “Impulso Emprendedor” ekimenaren zazpigarren edizioan
Manu Ayerdi, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak amaiera eman zion atzo, urtarrilak 21, aurten egin den “Impulso Emprendedor” ekimenaren zazpigarren edizioari. Bertan sei proiektu berritzaile aurkeztu dira eta gainera, martxoan kaleratuko den deialdi berria ere eman da ezagutzera.
Azelerazio ekimen hau Nafarroako Gobernuak bultzatzen du, CEIN (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentro Europarra) sozietatearen bitartez. Helburua pertsona ekintzaileak laguntzea da, negozio ideia berritzailea sustatuz.
Ekimen honetan parte hartzen dute beste kolaboratzaile batzuk, hala nola: MONDRAGON Korporazioa, Caja Rural de Navarra, Cinfa, Correos, Inycom, MTorres, Viscofán eta Zabala Innovation Consulting.
Aurkeztu diren proiektuak:
- Almotech. Etxean sortzen den olioa berrerabiltzeko sistema sustatzen du, dispositibo elektriko baten bitartez xaboia bihurtuz eta erabilera ezberdinetan erabiltzeko aukera emanez. Ekipoa: Ana Martínez Tanco eta Javier Vidorreta Salillas.
- Zorzalcaza. Lehorrean hegaztiak lumatzeko sistema, lumak xurgatzeko aukerarekin. Ekipoa: Mario Rincón Chivite eta Cristina Ruiz Martínez.
- Pyroistech. Industriarako soluzio ezberdinak aurkezten dituzte, azterketa optikoa erabilita. Bere bitartez prozesu produktiboan eta garapen eta fabrikazioan baliagarriak diren parametroak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Ekipoa: Ignacio Vitoria Pascual, José Javier Imas González, Carlos Ruiz Zamarreño y Francisco Javier Arregui San Martín.
- VRMAGISTER. Ikastaro ezberdinak eskainiko ditu, errealitate birtuala formazioan estandarizatzeko. Nori zuzenduta: Formazio Profesionaka, unibertsitateak, ikastetxe profesionalak,… Ekipoa: Nuria Iso Soto, José Ángel Ares Bermejo eta Beatriz Iso Soto.
- Plantillas Charok. Plantilla honek oinaren izerdia saihesten du eta baita usain txarra ere. Ekipoa: Juan Antonio Domínguez eta Alicia Domínguez.
- "MODEL1" by DARWIN Biomedical. Ibiltzeko gailu adimentsua, jauziak prebenitzeko. Ekipoa: Iván Aguirre Calavia eta Adrián Jiménez Loygorri.
Orain arte egin diren zazpi edizioetan, 877 hautagai aurkeztu dira programan parte hartzeko eta 53 izan dira aukeratu diren proiektuak. Horietatik 32 dagoeneko martxan daude eta 152 enplegu sortu dituzte.