MONDRAGON Hospitalityk eta Mondragon Hotelak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

MONDRAGON Hospitalityk, hotelen eta sektore soziosanitarioaren kluster handienak, eta Mondragon Hotelaren zuzendaritza berriak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, etorkizuneko lankidetza-bideak estutzeko. Halaber, Hospitalityko bederatzi kooperatibek hotelaren eraberritze integralean parte hartu dute.
Card image cap
Ezkerretik eskuinera, Fernando Gorostidi, Mondragon Hoteleko zuzendaria; Jone Buendía, Mondragon Hoteleko Komunikazio eta Marketin arloko zuzendaria; Ramon Gomez Ugalde, MONDRAGON Hospitalityko presidentea; eta Juan Larrañaga, MONDRAGON Hospitalityko presidenteordea..
2024/06/12

Mondragon Hotela Arrasateko erdigunean dago, Union Cerrajeraren bulegoak hartu zituen eraikin historikoan. Herriko eta eskualdeko DNA industrialari lotutako historia handiko espazioa, eta, aldi berean, joan den mendearen erdialdean Arrasaten sortu zen mugimendu kooperatiboaren lekuko bikaina.

Mondragon Hotelak hiru izar ditu, eta ekainaren amaieran irekiko ditu ateak, espazioa goitik behera aldatu duen erreforma integralaren ondoren. Erreforma hori MONDRAGON Hospitalityko bederatzi kooperatibek gauzatu dute, MONDRAGON Korporazioko klusterrak eskaintzen duen lehen zerbitzu integralean.

_M6A3302.jpg

Kreanek obra-zuzendaritza gauzatu du; Onnera Group sukalde-ekipamenduez, tabernaz eta restaurazio guneez arduratu da; Gerodanek gelak eta espazio irekiak hornitu ditu; LABORAL Kutxak finantzaketa-baldintza onenak eskaini ditu; Eneak espazio erakargarrienak atondu ditu bere altzariekin; Errekak sarrera eta sarbideetan integratu du bere automatismo-eskaintza; Ondoanek instalazioak eraberritu ditu eta eraikinaren mantentze integrala kudeatuko du; Fagor Electrónica arduratu da telebista eta multimedia sareaz; eta Ausolanek etorkizunean "Ondare Jatetxearen" ondoko lankidetza-espazioetan parte hartuko du, hotelaren beheko solairuan kokatuko dena eta orain arte hotelak eskaintzen zuenaz bestelako esperientzia gastronomiko bat eskainiko duena.

Mondragon Hotelako eta MONDRAGON Hospitalityko kudeatzaileen arteko akordioa

Akordioa atzo sinatu zen, eta bertan parte hartu zuten Juan Larrañaga MONDRAGON Hospitalityko lehendakariorde eta Gerodaneko zuzendari nagusiak; Ramon Gomez Ugalde MONDRAGON Hospitalityko presidente eta Onnera Groupeko zuzendari korporatiboak, Fernando Gorostidi Mondragon Hoteleko inbertsore eta kudeatzaileak eta Jone Buendia Mondragon Hoteleko Komunikazio eta Marketin zuzendariak.
Sinaduraren ondoren, hotelaren instalazio berrituak bisitatu dituzte: 47 logela, networkingerako lan-espazioak, formatu handiko eta 30 lagunentzako lekua duen bilera-gela pantaila erraldoi eta guzti, Ondare Jatetxea, 130 lagunentzako lekua duena, eta askotariko ekitaldiak egiteko terraza zabala.

Etorkizuneko lankidetza

Bi erakundeen artean lortutako akordioaren helburua da MONDRAGONeko kooperatiben eta hotelaren arteko lankidetza-esparru orokorra ezartzea, lehentasunezko tratua izango baitute kooperatibek. Horrela, hotelak tarifa bereziak ezarriko dizkie euren bisiten egonaldiak kudeatu nahi dituzten MONDRAGONeko kooperatibei.

Berehalako inaugurazioa

Hotelaren eraberritzea azken fasean dago jada, eta litekeena da ekainaren amaieran inauguratzea, baina oraindik ez dago irekiera-data zehatzik, ezta inaugurazio-ekitaldiaren zehaztasunik ere. 

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Altzari erakargarri eta erresistenteak

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak

Zaharrei egokitutako altzariak

Ingeniaritza eta arkitektura

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena

Nazioarteko enpresa taldea.