Konikerrek aurten ere bat egin du Euskaraldiarekin

Modu kolektibo batean Euskaraldiaren ariketa sozialean parte hartzen ari da Koniker.
Card image cap
2020/11/25

Gogoz heldu dio KONIKERrek  euskaraldiaren 2. edizioari ere. 2018ko EUSKARALDIAn ahobizi eta belarriprest izateko langile guztiek eman zuten izena Konikerren, bakoitzak bere rola aukeratuta.

Aurten beste aurrera pauso bat eman du entitateak eta KONIKER osoa da ARIGUNE bat.

Beraz, modu kolektibo batean EUSKARALDIko ariketa sozialean parte hartzen ari da, kide guztiek gutxieneko ulermen maila dutelako eta euren hizkuntza ohiturak aldatzeko aurrera pausoak ematea adostu dutelako.

Koniker_Arigunea.jpg

Horretarako, formazio saioa jaso dute ariketa ahalik eta ondoen egiteko eta bestalde, koronabirusa dela eta prebentzioz bilera asko bideo-konferentziaz egiten direnez, on line bileretarako atzealdeetan ARIGUNEen logoa jartzeko irudiak sortu dira eta sinaduretan ere ahobizi edo belarriprest irudiak erabiltzeko aukera zabaldu da.

Konformatu eta mihiztadurako I+G zentroa