Mondragón City Challenge: ekintzailetza kooperatiboko nazioarteko lehen lehiaketa

Lehiaketa, batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago, eta ekintzailetza kooperatiboko jokaerak sustatzea eta gazteei eredu kooperatiboa hurbiltzea da helburu nagusia.
Card image cap
2021/02/04

Lankidetza-hitzarmenaren bitartez antolatu da Mondragon City Challenge lehiaketa, eta antolatzaileak dira: Diario Vasco, Arrasateko Udala, MONDRAGON Korporazioa, Eusko Jaurlaritza, Kooperatiben Kontseilu Gorena, Konfekoop, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea. 

Ikasleek taldean lan egingo dute, beren lankidetza proiektu enpresariala garatzeko. Lehen edizio honek sei fase izango ditu, otsailaren 26a baino lehen izena ematearekin hasiko direnak eta azaroan sariak ematearekin amaituko direnak.

Mondragón City Challenge lehiaketako parte-hartzaileek zerotik hasita enpresa-proiektu bat sortzeko desafioari egin beharko diote aurre, ondorengo edozein erronkari helduta: teknologiko-digitala, sanitarioa-soziala, energetikoa-klimatikoa.

Ezinbesteko baldintza izango da lantaldeak garatzen duen proiektua kudeaketa kooperatiboko eredu baten gainean eraikita egotea.

Informazio gehiago: https://www.mondragoncitychallenge.com/

 

Irakaskuntza unibertsitate zentroa