Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
"Biki Digitalen" inguruan ezagutza partekatzeko jardunaldia
Benetako makina baten ezaugarriak, portaera eta errendimendua simulatzen dituen errepresentazio zehatza da biki digitala. Bere erabileraren arrazoi nagusia da aurre analisi sakona; alegia, makina egin aurretik eta benetako errealitatean erabili aurretik, sistema edo objektua plataforma birtual baten bitartez aztertzea, frogatzea eta optimizatzea ahalbidetzen du biki digitalak. Teknologia berritzailea da eta askotariko sektoretan eta arlotan erabil daiteke gaur egun. Horietako batzuk, Otaloran egin zen jardunaldian aurkeztu zituzten.
Askotariko esperientziak
Beatriz Chicotek, Lortek-eko ikertzaileak, soldadura prozesura bideratutako biki digitala aurkeztu zuen. Ekosistema konplexua eman zuen ezagutzera, informazioa skotariko gailu eta sensoreen bitartez (kamerak, laser perfilometria...) batzen duena eta biki digitala sortzeko baliagarria. Hala, soldadura egiten doan einean aurretik definitutako parametroak betetzen diren ikusten da, emaitza egokiak lortzeko.
Eder Sancho, MB Sistemaseko Virtual Commissioning arduradunak, bere proiektu birtualen helburuak aurkeztu zituen: simulatu eta birtualki balidatu, biki digitalaren bitartez, edozein bitarteko mekaniko edo komunikaziokoa, robots programak edo PLCak.
Fagor Arrasateko berrikuntza ordezkari Andoitz Aranburuk, teknologia honen hiru erabilera azaldu zituen. Lehenengo kasuan transfer prentsa baten kasua bertatik bertara ikusteko aukera izan zen, non software batekin pieza bat simulatzen zen.
Saioak balio izan zuen gaur egun biki digitalen arloan egiten diren proiektu ezberdinak ezagutzeko.
Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.