Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
Mondragon Assemblyren aurpegi solidarioena
Mondragon Assembly Taldeak bigarren urtez jarraian taldeko pertsona guztiak inplikatu dituen kirol erronka solidario bat burutu du. Erronka, 10 asteko epean, hainbat kirol modalitateren bidez, 30.000km batzea zen. Hau da, munduari bira ematearen pareko distantzia osatzea. Hori lortuz gero, taldeak 8.000€ emango lizkieke bi GKEri: pertsona bakoitzeko kilometro gehien egiten dituen filialak aukeratutako bati eta bigarren postuan geratutakoak aukeratutako bati. Beraz, helburua finkatuta, lanari ekin eta eskuak eta hankak martxan jarri zituzten.
Ekimen berritzaile hau, gainera, aukera bikaina izan da talde osoko pertsonak helburu komun baten inguruan batzeko: pertsona guztien ongizatea sustatzea eta, aldi berean, kausa sozial bati ekarpena egitea
Erronka 2023. urtearen amaieran amaitu zen eta 10 asteko iraupena izan zuen. Denbora horretan, parte-hartzaileek hainbat kirol-diziplina praktikatzeko aukera izan zuten, hala nola korrika egitea, igeri egitea, mendi-ibiliak egitea, txirrindularitza, eta abar. Ondoren, beren datuak online plataforman argitaratu behar zituzten, eta plataforma horretan beren aurrerapena eta gainerako parte-hartzaileena ikus zezaketen.
Guztira, Mondragon Assembly Taldeko 191 pertsonak hartu dute parte proiektuan – kirolerako eta elkartasunerako espiritua erakutsiz – eta erronkaren 30.000 kilometroko muga gainditzea lortu dute.
Kirola, ongizatea eta gizarteari egindako ekarpena
Ekimen berritzaile hau, gainera, aukera bikaina izan da talde osoko pertsonak helburu komun baten inguruan batzeko: pertsona guztien ongizatea sustatzea eta, aldi berean, kausa sozial bati ekarpena egitea. Izan ere, kirola garapen pertsonal eta profesionalerako eta ongizate kolektiborako tresna izan daitekeela erakusten duen adibide bat da.
Mondragon Assembly Orangeko Zuzendaritza saria ematen ESAT le Royal GKEari.
Mondragon Assembly Orange, kirol solidarioaren erronkaren txapelduna
Orangen kokatutako Frantziako filialak irabazi du erronka, eta 5.000 euroko saria ESAT le Royal GKEari eman diote. ESAT le Royal 1982an sortu zen, eta desgaitasuna duten pertsona helduei bizitza profesionala eskuratzeko aukera ematea eta haien autonomia eta gizarteratzea erraztea du helburu.
Aretxabaletako (Gipuzkoa) egoitza nagusiak bigarren postua lortu du, eta 3.000 euroko saria lortu du. Diru hori Esku Hutsik elkartera bideratuko da oso-osorik. Gurasoek sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da, haurdunaldiko, jaiotza inguruko edo jaioberrietako heriotzagatik dolua bizi izan duten edo bizitzen ari diren familiei laguntza ematea du helburu.
Azken batean, lorpen hori talde-lanaren eta lankidetzaren garrantziaren erakusgarri da, Mondragon Assemblyren funtsezko bi balio baitira. Gainera, kirola osasun fisiko eta mentalerako jarduera onuragarri gisa sustatzeko eta ezinbesteko gizarte-lana egiten duten GKEei laguntzeko modu bat da. Milesker ekimen zoragarri hau posible egin duten guztiei!